Bideo batean agertzen den pertsona baten irudia beste batekin ordezkatzeko gai diren adimen artifiziala baliatzen duten sistemak garatzen hasi dira. Horrek aukera emango luke edizio askorik egin gabe bideo bat editatu eta bertan agertzen den pertsona bat, adibidez, beste batekin ordezkatzeko; deep fake, faltsutze sakona deitzen hasi zaio horri.
Sarean
Podcast bat egiten
«Podcast bat RSS/Atom jario bitartez harpidetzeko aukerarekin mugikor eta ordenagailuetan erreproduzitzeko banatzen den multimedia fitxategia da.
FossaSat pikosatelite librea
Gizakiok, teknologiaren garapenean izugarrizko aurrerapenak egin baditugu ere, horietako batzuk pertsona gutxi batzuen eskuetan daude.
Interneteko osasuna 2019
Mozillak Interneten osasunari buruzko txostena atera berri du eta urteroko txosten honek jendartea eta Internet nola elkar gurutzatzen diren aztertzen du; jendartean eta gure eguneroko bizitzan duen eragina alegia.
Telegrafo optikoaren eraldaketa disruptiboa
Beti ez gara etorriko den teknologiaz aritu behar ezta? Batzuetan merezi du aurretik egon diren zenbait teknologia ezagutu eta gure aurrekoek komunikazio arazoak nola bideratu zituzten ikusteak. Batzuetan teknologia zahar hauek bisitatzea zenbait egoeratarako baliagarriak izan daitezke edo ideia berriak inspira ditzakete; telegrafo optikoa da horietako bat.
5G teknologia
Bartzelonan ospatzen den, MWC Mobile World Congress-ean 5G teknologia izan da albiste nabarmenetako bat. Telefonia enpresek 2010. urtetik lantzen ari diren komunikazio teknologia sorta honen ezarpena gertu dagoela badirudi ere, baina noiz, nola eta zer ekarri dezake?
Komunikazioa komunitarioa
Pertsonen arteko komunikaziotan elkarreragiteko behar handiak dauden taldeetan murgiltzen gara maiz. Talde horiei, komunitate horiei, parte hartze komunitate dei dakieke. Oso arrunta da komunitate horietan kanpo zein barne komunikazioa eta teknologiaren papera zein izan behar duen definitzeko garaian duda asko sortzea. Artikuluan ideia batzuk ordenatzen sahiatuko gara.
Mastodon.eus sare sozial berria
Mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia da. Sare sozial globalen parean, software libreko tresna batek aukera berriak ireki dizkigu.
Pentsamendu konputazionala
Pentsamendu konputazionala edozein programazio hizkuntzaren oinarria da, horregatik da interesgarria zertan datzan jakitea. Eguneroko arazoak zein bizitza profesionalekoak konpontzen laguntzen duen paradigma bat da pentsamendu konputazionala. Hots, arazoei aurre egiteko modu bat da, bai IKTak lagun ditugunean, baita ez ditugunean ere.
Telegram erabiltzen hasi
Telegram, ezagunagoa den Whatsapp-en aldean interesgarriagoa da bereziki talde edo lan komunikaziorako. Hori esatea asko da, baina baditu besteak ez dituen hainbat berezitasun. Biak konparatu baino, Telegramek dituen berezitasun horiei erreparatuko diegu gaurkoan.
Sakelako aplikazio bat egiten ikasi nahi?
Sakelako telefono aurreratuek bizitza aldatu digute, une oro ditugu soinean, baina zer irudituko litzaizuke aplikazioak erabiltzeaz gain, sortu ere egingo bazenitu? App Inventor 2 erabiliz, ingurune erraz eta bisual baten bidez, aurretik programazio ezagutza bereziak eduki gabe ere Android gailuentzako sakelako aplikazio politak sor daitezke.
Komunikazioa hobetzeko tresnak
Talde komunikazioan, hainbat tresna baliatzen ditugu, baina logika askorik gabe batzuetan: ezezagutza, ohiturak, denbora falta… Komunikazio pertsonalerako, baina bereziki talde komunikaziorako baliagarri izan daitezkeen zenbait tresna lagungarri erakutsi nahi dizkizuegu oraingoan. Kanpo komunikazioa eta barne komunikazioa bereizi nahi ditugu hasieratik. Ez dira kategoria itxiak, baina tresna batzuen izaerak, era bateko edo besteko komunikazioa hobeto egiteko balio dute.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 2
- 3
- 4
- …
- hur ›
- azkena »