Ekin eta esan!

 

Ekin eta esan! deituriko kanpaina jarri dugu abian. Gizartean puri-purian  dauden hainbat gairen inguruan zuek dituzuen iritziak jaso eta  bilduma osatzea dugu helburu.  Zuen iritzia mundura zabaltzeko aukera bikaina duzu hau. Gogoratu iritziak arrazoietan oinarrituta izan behar duela! 

Zer egin behar duzu parte-hartzeko? Aukeratu eztabaidagai bat; zure iritziarekin bideo edo audio bat grabatu eta Kontaizuko helbide honetara bidali (info@kontaizu.eus) publikzeko eskatuz.

Aurrera bada, ikertzaile, dibulgatzaile, iritzi-emaile!

 

Elikagai transgenikoak vs ekologikoak.

Plastikoak edo papera, ingurumenaren zaindari.

Kimika naturala vs sintetikoa
Zaborraren auzia
Txertoak bai ala ez
Glutenik gabeko erregimenak