Komunikazioa hobetzeko tresnak

Gorka Julio

2018, Martxoa 28
Arloa: Sarean

Talde komunikazioan, hainbat tresna baliatzen ditugu, baina logika askorik gabe batzuetan: ezezagutza, ohiturak, denbora falta… Komunikazio pertsonalerako, baina bereziki talde komunikaziorako baliagarri izan daitezkeen zenbait tresna lagungarri erakutsi nahi dizkizuegu oraingoan. Kanpo komunikazioa eta barne komunikazioa bereizi nahi ditugu hasieratik. Ez dira kategoria itxiak, baina tresna batzuen izaerak, era bateko edo besteko komunikazioa hobeto egiteko balio dute.

Talde komunikazioan, hainbat tresna baliatzen ditugu, baina logika askorik gabe batzuetan: ezezagutza, ohiturak, denbora falta… Komunikazio pertsonalerako, baina bereziki talde komunikaziorako baliagarri izan daitezkeen zenbait tresna lagungarri erakutsi nahi dizkizuegu oraingoan. Kanpo komunikazioa eta barne komunikazioa bereizi nahi ditugu hasieratik. Ez dira kategoria itxiak, baina tresna batzuen izaerak, era bateko edo besteko komunikazioa hobeto egiteko balio dute.

Barne komunikazioa gertuko harremanak eta harreman sendoekin egiten den horri deritzogu. Maila pertsonalean familia edota lagunak. Talde mailan, lankideak edota taldeko beste kideen artean ematen dena gehiago.

Komunikazio espazio honek, elkarrekintza maila handia eskatzen du, horregatik horretarako erabiliko diren komunikazio motak elkarreragilea eta zuzena izango dira. Komunikazio elkarreragilean, igorleak mezua bidali eta hartzaileek aldi berean erantzuteko aukera du. Zuzenean aldiz, igorleak mezua bidali eta hartzailearen erantzuna espero du, behintzat aukera hori badago.

Honetan lagundu ahal diguten tresna pare bat berehalako mezularitza tresnak eta e-maila hobeto kudeatzeko aukera ematen duten posta kudeatzaileak dira.

Lehenetan, Whatsapp ezaguna bada, Telegramek aukera gehiago eskaintzen ditu. Bertako taldeek aukera gehiago eskaintzen dituzte, elkartrukatzeko fitxategien tamaina handiagoa, bozketak eta beste hainbat gai egiteko baliagarriak diren botak... eskaintzen dituztelako. Horretaz gain, kanalak ere eskaintzen ditu; zentzu bakarrean harpidetza publiko edo pribatuz jaso daitezkeen buletin antzekoak.

Postari dagokionez, taldekako mezuak bidali eta kudeatzeko tresna on bat Mailchimp zerbitzua da. Honen bidez, posta txantiloiak egin, bidalketa zerrendak osatu, hartzaileek mezua irakurri/jaso duten ikusi... egin daiteke. Talde handientzako barne komunikazioa kudeatzeko bereziki interesgarria.

Kanpo komunikazio espazioan aldiz, kanpoko harremanak eta begiz jo nahiko genituzkeen pertsona taldeak daude. Maila pertsonalean, mezu bat publikoki zabaltzen dugunean ematen dena. Talde mailan kanpaina bat hedatu edota komunikazio publiko bat egiten dugunean.

Komunikazio mota honek, ez du hainbesteko elkarrekintza maila eskatzen, baina bai hedapena; horretarako erabili daitezkeen komunikazio motak parte hartzailea eta jariokoa dira. gehien. Lehenak, maila berean ez bada ere, parte hartze minimo bat izateko aukera ematen duen komunikazio mota da. Bigarrena aldiz, atxikimendua bilatzen duen mezuez osatutako komunikazio azkarra; orain arteko Interneteko sare sozialetan tipikoa adibidez.

Lanketa honetarako tresna asko erabili badaitezke ere, bietara mugatuko gara. Bata, blog/webguneak egiteko EKS Eduki Kudeaketa Sistema bat eta bestetik, Interneteko sare sozialak.

Lehenetan irabazle ia absolutua Wordpress da, honek blog/webgune bat egiteko aukera handiak eskaintzen dituelako. Sarean, kontu bat irekitzeko aukera ematen duten zerbitzuak daude Wordpress.com edo Blogariak.eus kasu. Bestetik, zerbitzari propio bat izanez gero Wordpress sistema bertan jarri eta nahi dugun moduan konfiguratu dezakegu, gure webgune propio egokitu bat egiteko.

Interneteko sare sozialei dagokionez, hedapena bada bilatzen duguna, gaur gaurkoz Twitter da hedapena gure mugetatik kanpo era irekian zabaltzen duen Interneteko sare sozial interesgarriena beharbada. Hori bai, denbora bat beharko da ulertu eta benetan baliagarria zaigun erabakitzeko. Hasteko, interesgarria izan daiteke euskaldunak bertan topatzeko aukera ematen duen umap.eus proiektuari bisita bat egitea.