Urtz, Ez etsi

Dagoeneko 35 urte igaro dira Urtz taldeak lehen akordeak eman zituenetik, nolanahi ere, denboraren zimurrek ez dute taldearen espiritua erasan. Lozorroan murgildutako testuinguru sozial honetan, esnatzea eta bihotza iparrorratz gisa hartzea aldarrikatzen du Urtzen disko berriak. Are gehiago, sentimenduak ezinbestean konformismoaren dunetan hondartzen diren garaiotan.

Musikari erreparaturik, Urtzen estiloak oso identifikagarria izaten darrai. Edozelan ere, aldaketa esanguratsurik nabari da. Ez alferrik, gitarren marruma eta melodien lasaitasuna soinu elektronikoekin nahasi egiten dira. Ez da, inondik inora, musika iraultza bat, pixkanakapixkanaka garatzen ari den mutazio berritzailea baizik.

 

 

Kontaizu

2023, Azaroa 16
Arloa: Musika