Homosexualitatea

Agurtzane Ormatza Imatz

jo53.jpg

Aupa denoi!! Zelan zabiltzate? Badaukazue astirik Interneten sartzeko eta gure webgunea begiratzeko? Ba pozten naiz, zuon aisialdian horrelakorik egiteko tartea ateratzeko…zuek gabe idazteak ez dauka zentzurik eta. Ikastaroetan , lan taldeetan, neska eta mutilekin sexualitateari edota erotikari lotuta dauden gaiak jorratzerakoan asko ikasten da. Gizonen eta andreen beldurraz, desioaz, lotsaz, burutazioak, jarreraz…eta konturatzen gara zein desberdinak eta zein berdinak garen. Baina baita ere bai horrelakoetan ikusten dugu zelan denok izan ditugun galderak eta zalantzak agertzen diren…maskara barik.Eta hau da zoragarriena. Gaurkoan hainbatetan azaltzen den jakin-minaz gura nuke jardun. Galdera zuzena izaten da eta sarri zeharkakoa, gazteak nahiko zuzen eta denon aurrean egiten dute. Aldiz nagusiagoak direnei gehiago kostatzen zaie eta galdera moduan baino ondorio bezala botatzen dute. Galderari bakoitzak ematen dituen azalpenekin. Guztietan argi geratzen da zeintzuk diren azpian dauden jarrerak. Zein da gaurko gaia? Homosexualak nortzuk diren, zer egiten duten izarapean, zelan jakin homosexuala garen…. Galdera honi lotuta hainbat

mito eta uste faltsu

daude: -Homosexuala bazara nabarmena da. -Homosexuala bazara ez zara gizona edo neska. -Benetako gozamena heterosexualek dakite zer den. -Homosexualak diren gizonek bakarrik praktikatzen dute ipurdiko sarketa. -Sexu bereko pertsonekin amets edota fantasia erotikoak edukiz gero homosexuala zarela adierazten dute. -Homosexualak diren neskek ez dute baginan ezer ere sartzen. -Mutila izanez, zure masturbazioan ipurtzuloan jolastea gustukoa baduzu homosexuala zara. -Ez badaukazu argi zeintzuk dituzun gustuko orduan homosexuala zara. -Lesbianek bibradoreak baginatik sartu ezkero gizonen beharra adierazten dute. -Gay bazara eta ipurditik sartzen badizute zakila, emakumearen papera betetzen duzula adierazten du eta aldiz, sartzen baduzu emakumearen beharra adierazten du. -Joko erotikoan azaltzen diren jokaerak homosexualenak edo heterosexualenak dira. Mito hauei buelta emateko garaia da ezta?? Hona hemen horretarako

klabe batzuk

. -Gauza bat da zer edo nor gustatzen zaizun eta beste bat zer zaren. Hau da mutila edo neska izatea kontu bat da, eta beste bat neskak edota mutilak gustatzea. Modu asko daude neska edo mutila izateko eta modu asko daude maitemintzeko. -Plazera emateko eta jasotzeko gai denok gara, bakoitzak garatuko ditu bere moduak eta bakoitzak azalduko du bere erara zeintzuk diren bere gustuak. Hau ez da homosexualen edo heterosexualen kontua baizik eta nesken eta mutilen kontua. -Neskok zein mutilek ahalmen berdina ditugu gure bideak jorratzeko, berdin da neskak edota mutilak gustukoak izatea. Denok daukagu azala, eskuak, begiak, mihia, hankak….denok leku batzuk plazergarrigoak besteak baino, denok gara gai gurea zein bestearen gorputza zeharkatzeko biok nahi dugun legez.Denok gozatzeko gai gara berdin da zelan, horrek ez du adierazten zelakoak garen baizik eta zer daukagun gustukoa. - Fantasietan edo amets erotikoetan agertzen dena oso kitzikagarria izan liteke, horregatik dira erotikoak. Fantasiak edo ametsak ez dira errealitatea, beraz hor agertzen dena ez da zertan izan behar gure desioaren isla. Gure irudimenaren ahalmenarekin gozatzeko leku bat baino. - Nerabezaroan askok oso argi daukazue mutilak edo neskak diren gustukoak, baina beste batzuek ez daukazue hain argi. Neskak eta mutilak aldi berean gustatzea ohikoa da, edo ez bata ez bestea ere ez gustatzea. Denbora joan ala gehienetan, zorrozten da bidea eta zer daukagun gustukoa argiago geratzen da. Mutila, neskak edota biak. Iluntasun honek askotan buruari buelta larregi ematera bultzatzen zaituzte eta egoera latzak bizitzera baita ere. Homosexuala (lesbiana edo gay) ala heterosexuala izateak, bakarrik adieraziko du zure sexukoak gustukoak duzun ala ez, ez du egiaztatzen zelako zaren. Ez sartu bide ilunetan, bilakatu zerk jartzen zaituzten pozago eta horri eutsi. Bilakatu norbait zure buruan eta bihotzean dagoena askatzeko…barruan geratzen denak gero eta pisu gehiago hartzen du eta. Gaurko gizartean, oraindik, neskato edo mutil bat homosexuala moduan agertzea ez da bat ere erreza. Errazagoa da esatea zure koadrilako edonori klaseko mutil bat gustatzen zaizula neska izanik. Errazagoa da zure bihotzeko koskorrarekin paseatzea zu bazara mutila eta bera neska. Errazagoa da gurasoei esatea mutil batekin maiteminduta zaudela neska bazara. Errazagoa da zure mutil laguna musukatzea edozein parketan iluntzean zu neska bazara….Ezta erreza ez, baina bidean zaudete, gaude!!! Besarkada handi bana!!


 

 

Argazkiak: Lea Multimedia

Agurtzane Ormatza Imatz

2008, Uztaila 01
Arloa: Jo ta jo