Historiari begirada bat

Agurtzane Ormatza

Aupa denoi!

jotajoIkastetxetik ikastetxera nabilenean askotan sexualitateari buruzko galderak egiteari eta erantzunei espazioa eta denbora ematea ezinbestekoa izaten da. Tarteka baina, historiari begirada bat ematea garrantzitsua da guretzat eta bitxikeriak aurkitzea eta horietaz hausnartzea plazer-garria bilakatzen da.
Oraingoan Erroma Klasikoan sexualitateari eta erotikari buruzko ikuspegia eta esperientzia luzatu gura dizuet. Erroma Klasikoaz berba egiten dudanean, Kristo ondorengo lehenengo mende bietaz eta mediterraneoko herri guztietaz hitz egiten dut.

 


1.Erroma Klasikoan sexualitateaz gozatzea eta erotismoan jardutea ez zen lotsagarria. Gorputzak ematen zuen plazera gozagarria zen, disfrutatzeko eta olgetako modu bat. Ez zegoen ezer errudun sentitzeko. Horren isla zuzenbidean zein artean plazerari buruz agertzen zen ikuspuntu zabala.

 

2.Erromako dirudun klaseak oso estimadun zeukan margolan erotikoak, Kamasutra liburuan agertzen diren modukoak. Askotan, ikasteko eta gozatzeko edukitzat hartzen zuten baita ere.

3.Erromako legeak ez zuen kontuan hartzen gehiengo biztanleria ezertarako, ez zen ezer . Beraz ,eliteak zeuzkan pribilejio guztiak baina baita debekuak ere. Debekatutako batzuk: zakila sartzea ipurtzulotik, cunnilingusa, fellatioa, eta taldean ematen ziren jarduera erotiko guztiak. Baina aldi berean, horien espresio artistikoa oso anitza eta baloratua zen. Eta gehienek bazekiten askok isilpean horrela gozatzen zutela be. Sistemaren kontraesanak!

4. Ontzietan gizon nagusi bat eta mutil gazte bat gozatzen irudikatzea oso ohikoa zen. Erromatarrek edertasuna gurtzen zuten, emakumearena zein gizonarena, eta gozamena ere.

5.Gizonek zein emakumeek prostituzioa praktikatzen zuten, biek ere gizonei zuzenduta. Hori bai, gizonek gehiago kobratzen zuten eta euren lanbidea legala zen, zergak eta guzti ordaintzen zituzten.

6.Sasoi hartako erromatarrek uste zuten zakila formadun zinginarriak emankortasuna eta oparotasuna erakartzeko eta espiritu txarrak uxatzeko baliogarriak zirela. Beraz, erreza da aurkitzea brontzezko edo bestelako materialetako faloak(zakila) erekzioan edozein lekutan eskegitzeko edo ipintzeko.

7.Zakilaren tamainak bere garrantzia zuen, polita izateko txikia izan behar zuen. Handiak margotu edo egiten zutenean barrea sortzeko izaten zen.

Historiari begiradatxo bat emanez gero konturatzen gara, besteak beste, gozamenaren ikuspuntua zein desberdina zen eta gu ei gara "modernoak "!!

Agurtzane Ormatza

2008, Abendua 08
Arloa: Jo ta jo