Burmuinaren eragina

Agurtzane Hormatza

Aupa denoi,

jotajo090101Gaurkoan burmuina dakargu gure orrira. Oraindik ez dugu burmuina oso ondo ezagutzen baina dakigunetik esan dezakegu hainbat alorretan eragin handia daukala, sexologia alorrean ere bai. Lagun batek esaten zuen moduan hanka tartean baino, belarri tartean dago bai emakumearen bai gizonaren organorik garrantzitsuena. Seguraski zuok ere horrelakoak entzun izango zenituzten nahiz eta askotan oso zaila iruditu arren. Badakit batzuetan zuon gorputzak bizitza propio daukala sentitzen duzuela, baina hortxe dago burmuina bat egiten gure azalarekin.

 


Maitemintzen zaretenean zuon kuttuna eten gabe dantzan dabil zuon pentsamenduetan. Bihotzekoa ikusten baduzue poz pozik zaudete, aldiz, ez baduzue ikusten lur jota gelditzen zarete, bere berbak, janzkerak...dena memorian ondo gordeta. Guzti hori feniletilaminaren efektua da. Burmuinak izurtzen duen anfetamina natural bat. Horri esker egonezina eta euforia zuon bidaide, baita ere memoriaren gaitasuna sasoi horretan bizi izan diren gauzak bere baitan gordetzeko.

 

Gizonezkoek daukazuen masa muskularra eta isurketa, besteak beste, testosteronari esker da. Hau da, nerabezaroan zaudetenean testosteronak laguntzen du hainbat aldaketa izateko: semenaren isurketa, ilea ateratzea, bizkarra handitzea... Nesketan gorputzaren forma obuluei, estrogenoari eta progesteronari esker gertatzen da: titiak eta ipurdia handitzea, gerria estutzea...Eta aldi berean hilekoa edukitzea. Hormona guzti horiek barrabilek eta obulutegiek izurtzen dituzte baina beti ere gure burmuinaren agindupean.

Orgasmoaren ostean sentitzen den plazera eta lasaitasuna burmuinak askatzen dituen endorfinen laguntzaz gertatzen da.

Beraz, asko daukagu gure burmuinari eskertzeko baina dena ez da kimika kontua, ezta?

Hori beste egun baterako utzi beharko dugu.

Besarkada handi bana,
Agurtzane

Agurtzane Hormatza

2009, Urtarrila 08
Arloa: Jo ta jo