Orgia

Agurtzane Hormatza

Zelan zabiltzate? Hasi da jada ikasturte berria eta gehienok oporrak erdi ahaztuta baditugu ere oraindik iraileko “uda” gozatzeko asmoarekin gabiltza. Gaurkoan historiaren bidez orgiak ekarriko ditugu guregana.

 

 

Orgia hitza nahikotan entzun izan dugu kalean, askoren fantasietan ere ardatza izaten da eta ikastaroetan galdera gisa azaltzen da. Gehienek berba hau entzuterakoan honelako irudiak dauzkate euren baitan: hainbat emakume zein gizon erdi biluzik edota biluzik, espazio berean erotikak dauzkan edozelako jokabidetan murgildurik;  laztantzen, masturbatzen, batzuk begiratzen besteak txortan, binaka, hiruna...

 

 

Orgia hitzak, Harluxet Entziklopediaren arabera, hauxe da bere esanahia: janean, edanean eta bestetan gehiegikeriak egiten diren jaia. HIST. Aintzinko Erroman Bakoren omenez eta Grezian, hasieran Demeter-en, eta gero Dionisios-en omenez egiten ziren errito sekretuak. R.AE.-k bigarren esanahi bezala hau jartzen du:  neurrigabeak diren pasioen asetze biziotsua.

 

Gehiegikeria eta biziotsua hitzak aipatzen dira baina sexua ez, nahiz eta hitz horien azpian egon. Berriro ere sexualitatea ezkutatzen edota epaitzen. Ai ene!

 

 

Burgo Partridgek (London, 1935-1963) historialariak 23 urteekin Orgien Istorioak liburua idatzi zuen. Orgia, idazlearen esanetan, beharrezkoa den antolatutako tentsioen deskarga da. Hona hemen bertan agertutako istorio batzuk:

 

 

Greziaren Aroa: Greziarren kulturan plazera, maitasuna, edertasuna … ziren ardatza. Afrodita Anosiaren Jaialdia emakumeentzako zen, eta euren artean gozatzen zuten flagelazio erotikoa jokoetariko bat izanez. Dionisiosi eskainitakoetan herri osoak parte hartzen zuen. Hiri-estatuak ordaindutako bankete handi bat egiten zen eta joko erotikoetan murgiltzen ziren.

 

 

Erdi Aroan: Sorginak jomuga bihurtu ziren garaian, gurean, Akelarreak batzeko lekua zen. Akerra eta sorginaren arteko afera, gehi herriko andrea eta gizonen parte hartzea akerraren larretan: dantzan, jaten, solasaldian, laztantzen, txortan..

 

 

SXVIII-SXIX: Kluben aroa ei zen, gizonen zein emakumeen fantasiak asetzeko modukoak. Aristokraziak ostutako klubetan erlijioaren kutsua agerikoa zen: arauak, erritoak, mozorroak, jokabide erotikoak … ezinbesteko osagaiak ziren.

 

 

SXX-XXI: Aspaldian orgiarekin agertutako fenomenoa, egun, isilpean bada ere, badago, Klub Liberala:  bikoteek bikotekideak trukatzeko eta joko erotikoen jolasean murgiltzeko, euren artean edota beste gizon edota emakumeekin.

 

 

Ikusten duzuenez orgiak aspaldiko kontuak dira, garai desberdinetan arau edota forma desberdinekin agertzen direnak baina beti ere, andreak zein gizonak elkartzeko eta gozatzeko eremua da. Bakoitza bere mugekin, arauekin, desioekin, baloreekin eta beldurrekin sartuko da orgia batean, fantasietarako lekua utziz, bestela orgiak ez du edukiko lekurik bere munduan.

 

 

Besarkada bana, Agurtzane.

Agurtzane Hormatza

2009, Iraila 17
Arloa: Jo ta jo