Jagotea

Agurtzane Hormatza

Aupa denoi!!

Zelan zabiltzate? Beti bezala denbora ahalik eta gehien aprobetxatzen, ziur, batez ere zuok nahi duzuenekin egoteko, ezta? Aspalditik gai bat darabilkit buruan, ez nekien zelan plazaratu baina askotan ikusi izan dut zuon galderen, zalantzen azpian ... Behar bada ez duzue zuzenean galdetzen baina susmoa daukat zuokin egon ondoren sarri zuon harremanetan islatzen dela baina ez dakizue zelan izendu barrenean daukazun zurrunbilo hori, beraz bideratzea ez da erraza izango.

JAGOTEA. Zer da hori? Zertan dator horrelako kontzeptua sexualitate kontuetan? Harridura? Agian, horrenbeste ere ez. Beharbada beste modu batean formulatuz gero ... adibidez zuon galderatan:" Zelako gauzak gustatzen zaizkie neskei egitea? Eta mutilei?" "Batzuetan, ez dakit zer esan edota egin nire laguna pozago egoteko". " Ez dakit zelan esan zer nahi dudan." " Badakit berak maite nauela baina nik zer egin behar dut nire buruarekin hobeto egoteko?". "Mutil lagunak ez du ikusten zenbat gauza egiten ditudan beragatik ni ahalegindu arren". Ziur aski galdera bakoitzarekin gai bat landu genezake, baina gaurkoan ekarri gura dizuedana esaldi horien komuneko aldagaietariko bat da: JAGOTEA

Nahi dugun neska edota mutilarekin harremanetan hasten garenean, horrek dakarren zurrunbiloaz aparte, oso garrantzitsua izango da jakitea zelan landu eta aberastu harreman berbera. Alde batetik oso gauza zaila da baina aldi berean oso erraza eta gakoa JAGOTEA da. Norberak bere burua, eta batak bestea ere.Horrek zer esan nahi du ?

1. Bakoitzak lagunarekin zer gustatzen zaion konpartitzea jakitea . Gure gurariei kasu egiten badiegu, horiek esango digute zer den inportantea guretzako. Hori azaltzea eta bultzatzea lagunduko digu gure burua, gure lekua, harremanean kokatzen eta harreman bera zaintzen. Adibidez: gustatzen zait : elkarri laztanak ematea, lagunak begiradekin maite nauela adierazten didanean, lagunen aurrean kasu egiten didanean ....

2. Jokabideen artean badaude batzuk behar bada oso erraz bideratzen ditugunak, eta gehienetan aintzat hartzen ditugunak. Ondo etorriko zaigu jokabide horiek daukaten inportantzia azpimarratzea eta eskertzea. Adibidez: "Klase artean neska laguna nire gelatik pasatzen da eta kiku bat egiten dit". "Talde handian gaudenean , berak badaki urduri jartzen naizela eta gerritik hartzen nau"."Badakit zelan zoratzen duen nire ahoa bere gorputzetik paseatzen dudanean". Lagunak zelan zaintzen nauen azaltzea ondo dago ezta?

3. Beste jokabide batzuk ere badaude aintzat hartzen ditugunak. Sarri pentsatzen dugu gure mutil edo neskalaguna denez gauza batzuk egin behar dituela. Adibidez: "Egunero deitzea", "Nire lagunen aurrean jatorra izatea", " Ni masturbatzea", "Denbora gehien nirekin igarotzea". Beharbada horietako batzuek badaude gure gurarien artean, edota gure harreman ereduaren barne. Baina ez pentsatu denok daudela eredu berberean, elkar asko maite arren, eta ez pentsatu be denok daukagula era berberak maitasuna adierazteko edo sentitzeko.

Beraz pentsa dezagun zer behar dugun harremana eta gure burua jagoteko. Berba egin dezagun (sms-en bidez edota messengerren bidez bada ere!!) gure beharrei, gurariei eta beldurrei buruz , eskertu eta bultzatu lagunak egiten dutenagatik..

Besrkada handi bana

Agurtzane

 

Agurtzane Hormatza

2011, Urtarrila 28
Arloa: Jo ta jo