GABONAK ETA OPARIAK

Agurtzane Hormatza

Aupa denoi!

Zelan zabiltzate? Sasoi honetan oporretan, ondo baino hobeto horrenbeste ikastolako beharrik gabe ezta

Zuotariko batzuek lagun mina edo neska laguna edo bikotekidea edukiko duzue … eta beharbada Gabonak direla eta buruhauste handiak edukiko dituzue opariak direla eta.

Batzuentzako betebeharra bihurtzen dira eta beste batzuentzako gogotsu eginikoak izaten dira..baina azkenean denontzako ere denbora eta gastua, ezta?

Gaur proposamen bat dakarkizuet. Gabonetako aitzakiarekin opariak egiteko ideiak luzatuko dizkizuet, baina argi dago beste edozein momentutan erabil ditzakezuen ideiak direla!

Opari bat ematen dugunean sarri emailearentzat zein jasotzen duenarentzako gauza asko ematen/jasotzen dira.Adibidez: adiskidetasuna , maitasuna, esker ona, poztasuna …, opariak zer edo zer adierazteko modua badelako .Hori dela eta norberak sentitzen duen presioa oparia aukeratzerakoan, ematerakoan, hartzerakoan ….handiegia bihur daiteke.

Beraz lehenik eta behin PRESIOAK KANPORA ETA OPARIAK GOZA DITZAGUN!

Opariaren muina, adibidez, gure maitasun adierazteko modu bat bada ezin gara presioen unibertsoan sartu, horrek ez digu lagunduko, berdin da zelako tamaina daukan opariak. INTENTZIOA, JARRERA …. Horiek bai direla garrantzitsuak.

Oparia aukeratzeko inportantea izango da gure lagunaren gustuak jakitea, horretarako ikertzea ezinbestekoa izaten da.Zelan? Ba... lagunei edota berari galdetuz, gure lagunak esaten duenari erreparatuz, laguna zer edo zertan arreta ipintzen badu geuk be arreta ipini informazio batzeko …. Seguru gure aurrean hainbat pista daudela, baina arreta eta denbora behar izaten dugu konturatzeko.

Beste pista bat, oso inportantea dena,  zer nahi diogun opatu? zelako opari mota gura dugun? zer gura diogun adierazi? Gure baitak ere argibideak emango dizkigu beraz, gure barrenari begiratzea ezinbestekoa izango da.

Sarriegi dirua gure ametsetako opariaren oztopoa bihur daiteke baina ez ahaztu oparia ez dela zertan garestia izan behar, are gehiago diru gabe egin dezakezuela!!

Horretarako irudimena ezinbestekoa izango da nahi duzuna aurkitzeko.

Alde batetik denda batean nahi baduzu erosi beharbada buelta batzuk emango dituzu zure poltsikoaren neurriko zer edo zer topatzeko. Askotan nahi duzuna ezin duzu baina tankerako zer edo zer bai, behr bada muina berbera daukan beste opari bat zure zain egongo da! Ez etsi!

Dirurik ez badago, zergatik ez eraiki oparitu gura diozuna?

Seguru nago hainbat gauza daudela zuk egiten dakizkizunak: esku lanetan ona? Zelan margotzen? Eta eskutitz bat idazten badiozu zure sentimenduak azalduz!!!?? zelan piknik bat prestatzen badiozu? masaje bat oparitzen badiozu? Beraren gustuko leku batean arratsalde pasa elkarrekin?zer sentitzen duzun esatea?,zelan mendira bazoaz eta lora edota landare batzuk hartzen badituzu? zelan zurea den zerbait oparitzen badiozu? Eta bere pelikula kuttunena edo musika talderik gustukoena grabatzen badiozu?...ASTINDU ZURE BARRENEAN BIZI DEN SORTZAILEA!!

Zure esku dago!

Lagunak gehien nahi duena zuk bera maitatzen duzula sentitzea da, bera zuretzat inportantea dela jakitea. Eta hori laztana, zuk baino ezin duzu egin.

Besarkada bana

Agurtzane

Agurtzane Hormatza

2012, Abendua 22
Arloa: Jo ta jo