Belarretan jolasean

Kontaizu

kir14_1.jpg


kir14_2.jpg

Aurreko alean izotz-hockeyaren inguruan jardun genuen, munduko hainbat herrialdetan arraskata handia duen kirolaz alegia. Bertan komentatu genuen bezala, izotz-hockeya belar-hockeyaren aldaera bat besterik ez da, hau da, zoru arruntean praktikatu beharrean izotz gainean jokatzen dute jokalariek. Zenbait herrialdetan, futbolaren pareko kirola da belar-hockeya. Gurean, baina, izotz-hockeyarekin gertatzen den bezala, bestelako kirol “nagusien” itzalean egon ohi den jarduera dugu. Makilaz jokatzen den kirola izan arren, hockeya ez da kirol arriskutsua. Izan ere, duen araudi zorrotzak izugarri murrizten du lesio arriskua. Adibidez, makila ezin da sorbalda baino gorago altxatu, eta jokalarien arteko kontaktua ez dago baimenduta. Bestalde, futbolean ez bezala, pilota makilaz edo gorputzaz babestea eta beste jokalari bati hura hartzeko aukera ukatzea ere debekaturik dago. Oro har, arbitroek zorrotz zigortzen dituzte arrisku-iturri izan daitezkeen jokaldi zein portaerak. Euskal Herrian belar-hockeyko talde dezente aurki ditzakegu. Hementxe dituzue haien datuak:

 

 

ARABAN:

 

AIARA Hockey Taldea

Helbidea: Landaluze, 4-2. A (Laudio) Posta elektronikoa: aiaraht@hotmail.com Laudioko GANBEGIHelbidea: Virgen del Carmen, 22-1. C (Laudio)

HOCKEY LAUDIO Kirol Elkartea

Helbidea: Aldaiko auzunea, 35 (Laudio)

GIPUZKOAN:

ATLETICO SAN SEBASTIAN

Helbidea: Kontxako pasealekua, z/g (Donostia)

Donostiako KALEREN LAGUNAK

Helbidea: Kontituzio plaza, 4-4. Posta elektronikoa: kalerenlagunak@terra.es

LAGUNAK MENDAUR kirol elkartea

Helbidea: Armerias plaza, 11-6. B (Donostia)

TRINTXER Hockey Kirol Elkartea

Helbidea: Bidasoa, 8-B (Pasaia)

REAL SOCIEDAD Hockey Taldea

Helbidea: Anoeta pasealekua, 1 (Donostia)

SANTO TOMAS LIZEOA

Helbidea: Manuel de Lardizabal plaza, 24 (Donostia) ZURRIOLAHelbidea: Jose Orbegozo, z/g (Donostia)

BIZKAIAN:

GETXO HOCKEY TALDEA

Helbidea: Satistegi, 6-2. eskuma (Getxo)

JOLASETA

Helbidea: Txopos etorbidea, 18 (Getxo) - Bestetik, hona hemen sarean aurki ditzakezun helbide batzuk:

Gipuzkoako Hockey Federazioa

http://www.fghockey.com

Espainiako Hockey Federazioa

http://www.rfeh.com/web/main.jsp

Kontaizu

2005, Urtarrila 01
Arloa: Kirolak