Irratiak sarean entzungai

Jabi Zabala

2003, Urria 01
Arloa: Sarean

irrat1.pngInterneten bidez milaka irrati emisora entzun ditzakegu. Bakoitzak nondik emititzen duen ez du garrantzirik, sarean denak eskuragarri baititugu. Pixkat bilatuz gero, era guztietako musika eta programak aurkituko ditugu, makina bat hizkuntzatan. Haietako asko irrati emisora arruntak dira, irrati uhinen bidez seinalea eskualde edo herrialde batean igorri ohi dutenak. Beste batzuk, berriz, Interneterako propio sortuak dira eta soilik sarean entzun daitezke. Irrati kate handi guztiak aurki daitezke sarean. EITBren webgunean, esaterako, Euskadi Irratia eta Radio Euskadi entzun daitezke. Espainiako irrati kate gehienek ere badute sarearen bidezko emisiorik. Bertoko emisorei dagokienez, Herri Irratia, Pititako Irratia eta Hala Bedi Irratia entzun ditzakegu sarean, besteak beste. Oso ezaguna da Radio France Internationale (RFI), 19 hizkuntzatan emititzen duelako. Lehen soilik uhin laburreko irrati seinaleak igortzen zituen eta orain bere saioak sarean entzun daitezke, besteak beste, vietnameraz, turkieraz, arabieraz, espainieraz, txineraz eta beste hainbat hizkuntzatan. Aukera ederra da RFI hizkuntza horiek nolako soinua duten entzuteko. BBC britainiarrak ere igortzen du seinalea gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan. Albistegiak ezezik, musika saioak eta ingelesa irakasteko irratsaioak eskaintzen ditu BBCk. Sareari eta uhinei garrantzi bera ematen dion irratia dugu Kataluniako Comradio. Webgunearen bidez albisteak irakur daitezke eta zuzeneko emisioa entzun. Horrez gain, entzun nahi dugun irratsaioa aukera dezakegu, emisioaren orduari erreparatu gabe. Hori da sareko emisioen beste abantaila bat, irratsaioak edozein momentutan entzu daitezkeela. Interneterako propio sortutako irratiak ere badira, era guztietako saioak biltzen dituen Espainiako Radio Internet kasu, AEBetan 3WK Undergroundradio izenekoak soilik musika igortzen du, musika alternatiboa. Gerraren eta globalizazioaren kontrako mezua zabaltzeko erabili dute Indymedian, irrati libre askok bat eginda. Horrela, Cancun-eko gailurretik emisioak entzun ahal izan ditugu Hego Afrikako Diversity Radio-ren bidez. Indymediaren irratian, zuzeneko emanaldiez gain, Cancuneko gailurraren inguruan izan diren irratsaioen aukera dago grabatuta entzungai. Grabatutako irratsaioak dira, hain zuzen, Radio4all webgunean aurki daitezkeenak. Edonork jar dezake bertan entzungai berak grabatutako edozein artxibo. Zentsura gainditzeko ere erabiltzen dute sarea irratiek eta euren mezua nazioartera zabaltzeko. Esaterako, Iraneko oposizioak baditu emisora batzuk sarean, baina gobernuak ere bere mezua hedatzen sarean, hainbat hizkuntzatan emisioak igorriz. Reggae, Dance, Heavy, Indie, Rai eta imagina daitezkeen era guztietako musikak gustoko badituzu, beti aurkituko dituzu mota horretako musikan berezitutako emisorak sarean, musika baita gehienen ezaugarria. Zergatik daude hainbeste emisora? Bada, esaterako, ys.shoutcast.com aurkibidean topatuko ditugun emisio asko pertsonalak direlako, hau da, lagun batek bere etxeko logelatik eginikoak. -Sarean daude: EITB http://www.eitb.com/ Irratia.com http://www.irratia.com/ Hala Bedi http://www.halabedi.org/ Pititako http://www.pititako.net/ RFI http://www.rfi.fr BBC http://www.bbcmundo.com Comradio http://www.comradio.com Radio Internet http://www.radiointernet.fm Underground Radio http://www.3wk.com Indymedia Radio http://radio.indymedia.org http://www.radio4all.net No War Radio http://nowar.rootoon.com Iraneko oposizioa http://www.radioiranla.com http://www.radioiranonline.com Gobernuarena http://www.irib.ir -Emisorak aurkitzeko: http://yp.shoutcast.com http://www.radio-locator.com