Munduko mapa berria

Gorka Julio

sa44.jpgAzken aldian sortutako mapa aplikazioek orain arte pentsaezinak ziren munduaren ikuspegi berriak erakusten dizkigu. Satelite bidezko irudiak bistaratzeko aukera izatea orain dela urte batzuk zientzia fikzioko pelikuletako kontua bakarrik zen, baina orain edonorrek bere pantailan, mugikorrean edota GPS gailuetan kontsulta dezakeen gauza da.

Mapak sarean

Mapa ezberdinak ditugu sarean munduari begirada bat bota ahal izateko. Interneten dabiltzan enpresa hadiek bakoitzak berea ateratzeko erabakia hartu zuten eta horrela Google, Yahoo, MSN-k bere mapak sortu dituzte.

  • Google maps: Gehien erabiltzen diren mapak dira hauek. Mundu osoko satelite eta hegazkinetatik ateratako argazkiak jasotzeaz gain, kale mapak ere erakusten dituzte. Zenbait tokitan 3D irudiak ikusteko aukera ere ematen dute eta laster kaleetako gertuko argazkiak ere ikusi ahal izango dira. Mapetan zure puntuak gorde eta mapa hori zure blog edo web gunean jartzeko aukera ere ematen du.
  • Yahoo maps: Aurrekoak bezala bista satelite, mapa eta bista nahastuak eskaintzen ditu. Horretaz gain zenbait lekutako trafiko informazioa ere ematen du denbora errealean.
  • MSN live search: Aukera asko eskaintzen dituen zerbitzua. Bista orokorrez gain 3D-ko irudiak ere eskaintzen ditu. Honek ere zenbait tokitako trafiko informazioa ere eskaintzen du.

Beste tresna batzuk

Tresna hauetako askok besteen gainean lan egiten dute, hau da aurrekoen mapak erabiltzen dituzte funtzio gehiago gehituz.

  • Tagzania: Euskal Herrian egindako tresna honek gure leku gogokoenak gorde eta etiketatzeko aukera ematen du. Horrela gure leku gogokoenen bilduma bat egin eta mapan ikusteko aukera dugu. Honetaz gain mapa hauek gure blog edo web gunean txertatzeko ere aukera ematen digute.
  • Panoramio: Argazkiak gorde eta erakusteko toki bat da baina bere berezitasuna da bertako irudiak mapan kokatzen direla. Oso interesgarria da leku batetik jendeak zein argazki gordetzen dituen ikusteko.
  • News Map: Mapako leku bat markatuz bertako berriak bistaratzen dituen tresna.
  • Real World Racer: Googleren mapen gainean sortutako karrera jokoa. Fast Food Maps: Janari azkarreko jatetxeen dentsitateari buruz jabetzeko egindako mapa. Bertan AEBetako janari azkarra zerbitzatzen duten kateen jatetxeak ikusteko aukera dago.
  • Euskadi.net web kartografia: Eusko Jaurlaritzak egiten duen mapak ikusteko aukera ematen duen gunea. Euskal Herriko irudirik hoberenak jasotzen dira bertan baina aurrekoak ez bezala ezin da honen gainean beste tresnarik sortu.

Bitxikeriak

A vista de Googlegunean google maps-en aurkitutako gauza bitxiak jasotzen dira. Hauetako batzuk:

Gorka Julio

2007, Urria 01
Arloa: Sarean