Jon Bengoetxea - Tumaker

Gorka Julio

2013, Iraila 06
Arloa: Berba Bi

Errenteriarra, Orereta Ikastolan ikasia. Ondoren lanbide heziketa Easo Institutoa elektronika arloan.

Jon Bengoetxea

  • Jon Bengoetxea Zuriarrain
  • 2012ko martxoan sortu zuen Tumaker
  • Errenteriarra, Orereta Ikastolan ikasia. Ondoren lanbide heziketa Easo Institutoa elektronika arloan.
  • Interesen artean: zientzia, filosofía eta teknologia.

Azalduko zeniguke Tumaker proiektuaren izana? Zer bultzatuta sortu zen?

Tumakerren berrikuntzak sortzea dugu helburu. Bide horretatik, fabrikazio digitala pertsona arrunten eskuetan jarri nahi dugu, edozeinek izan dezan aukera bere talentua eta sormena ahal duen urrutiena eramaten.

Orain arte egindako lanen emaitzak nolakoak izan dira?

Oso onak. Dagoeneko bi 3D inprimagailu personal merkaturatu ditugu eta urtea bukatu baino lehen 100 inpresora baino gehiago salduko ditugula uste dugu. Bestalde, ikastetxeekin lanean ari gara fabrikazio digitalen laborategiak martxan jartzeko. Hau horrela izanda, Errenteriako Don Bosco IEFPS eskolan jarriko dugu martxan lehena. Oraingoz, berritzaileenekin lanean gabiltza gehien bat, bakoitzak bere arloan, eskolan, empresan, etxean….gauza interesgarriak eta harrigarriak egin ahal izateko. Laster ikusiko duzue zer esan nahi dudan, adi egon!!

jon bengoetxea2

Beharbada proiektua ez dago online salmentara guztiz bideratua, baina ari zarete, zein nolako esperientzia suertatzen ari da?

Hala da. Gure proiektua ez da produktu bat soilik, fabrikazio digitala eta Tumaker ez dira makinak soilik. Pertsonen arteko erlazio zuzenak eta hurbilak oso garrantzitsuak direla uste dugu, jendeak hasiera-hasieratik lan on bat egin ahal izateko. Horregatik, lehenengo fase batean ez diogu horrenbeste garrantzi eman online salmentari. Bainan gure proiektuak mundu mailan eduki duen interesa ikusita, plataforma berri bat eraikitzen ari gara online salmentak bideratzeko.

Hezkuntza mundua da zuen jomugatako bat, zergatik uste duzue eremu horretan interes berezia duela zuen proiektu honek?

Etorkizuneko berritzaileak eta kreatiboak non daude gaur? Gazteei etorkizuneko erraminta berriak ezagutzen eta lantzen lagunduko dieten pertsonak, non daude? Argi dago ezta? Sormenak garrantzi handia daukan gizarte bat eraiki nahi badugu, hezkuntzatik hasi behar dela argi dugu.

Bestalde, 3D inpresioak garrantzi handia izan dezake ikasleen ulermen maila areagotzeko. Adibidez, itsuek ikasgelan 3D inpresioarekin egindako gauzak ukimenaren bitartez erabili ditzakete, ondorioz gauzak hobeto ulertuz. Antzinean egindako eraikuntzak eta tresnak, ikasgelan landu daitezke 3d impresorekin. Ez bakarrik “zer”, baizik eta “nola” egin ziren landuz eta sakonduz. Dagoeneko, beste herrialdetako ikastetxetan hasi dira horrelako esperientziekin eta emaitzak ikusgarriak izan dira. Guk ere bide hau jarraitu nahi dugu, bere burua berritzaile ikusten duten irakasleekin elkarlanean arituz.

Negozio globala zarete eta erreferente askorentzat, nola daramazuen hizkuntzaren kudeaketa?

Nahiko ondo, egia esan ez da hain konplexua. Atzerritarrekin ingelesez, estatu mailan eta Hego Amerikan gazteleraz eta Euskal Herrian, euskaraz eta gazteleraz egiten dugu. Denak hiru hizkuntzetara moldatzen gara. Arazoa blogarekin dago. Hasiera batean euskaraz, gazteleraz eta ingelesez idatzi nahi genuen, baina ezinezkoa izan zitzaigun.

jon bengoetxea3_tumaker

Beste proiektuen ondoan, zein da Tumakerren berezitasuna?

Berrikuntza eta pertsonak. 3D inpresioak merkatuan imitazio asko dauka baina berrikuntza gutxi. Tumakerren berrikuntzak landu nahi ditugu, gauza ederrak, harrigarriak eta erabilgarriak, Oiartzunen diseinatuak eta eginak. Bestalde, fabrikazio pertsonala ez da guretzako iraultza teknologiko bat, iraultza soziala baizik. Hau guztiagatik, pertsonekin eta pertsonentzako bideratuak dauden makinak eta zerbitzuak lantzen ditugu.

Etorkizunari begira 3D inprimagailuen gai honek ez al du bere gorena laster joko? Zein ikuspegi duzue honen inguruan?

Akaso komunikabideetan ematen zaion “bomboa” bai, baina hasi besterik ez da egin. Ziur egon hurrengo urteetan ikusiko ditugun berrikuntzak harrigarriak izango direla, bai 3D inprimagailuetan, bai materialetean, eta abar. Tumakerren horretan ari gara lanean. Ia amaitzeko materialen garrantziaz asko hitz egiten da mota honetako inpresoren munduaz, zergatik dira hain garrantzitsuak? Zein material "berri" ezagutuko ditugu etorkizunean?

Gaur egun polimeroak erabiltzen dira gehien, ABS, PLA, Nylon... Material konduktiboekin, metalekin, egurrarekin eta polimero malguekin esperimentatzen ari gara. Etorkizunean? Fabrikazio digitalean mantra bat dago ondorengoa esaten duena: “….ia edozer gauza….”.

Bukatzeko, demagun galduak dituzun gauza guztiak dauden toki ezkutu bat dagoela eta nahi gabe kalean zoazela bertan agertzen zarela, zer topatu nahiko zenukete bertan?

Ez daukat arazo hori, Tumaker Voladora 3D inprimagailuarekin galdutako gauzak berriro egin ditzaket eta ;)