Wiki wiki

Gorka Julio

sa47.jpgWikia (hawaiierazko wiki wiki hitzetik, "azkar-azkar") webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzaile baten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sor, alda, osa edota ezaba ditzake. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab. (Wikipedia) Tresna honek parte hartu eta elkarlanean aritzeko tresna bikaina izan daiteke. Hori izango da gaurko gaia.

Wiki baten ezaugarri ohikoenak

Wikiek dituzten ezaugarri batzuk mapa kontzeptualhonetan ondo definiturik agertzen dira baina ohikoenak hauek dira.

  • Hainbat pertsonek batera editatu dezakete dokumentu bat.
  • Dokumentu horrek jasandako aldaketa guztiak gordetzen dira eta berreskuratu daitezke.
  • Editatzen errazak eta azkarrak dira.
  • Edizio arau berezi batzuk erabiltzen dituzte edizio prozesua errazteko.
  • Normalean sortutako dokumentuetan bilaketak egiteko aukera dago.

Egindako wikien adibide batzuk

Tresna berri bat erakusteko hoberena adibide batzuk erakustea.

  • Wikipedia: Munduko milaka bolondresek egindako wikipedia entziklopedia librea, munduan gehien erabilitako entziklopedia da. Hizkuntza bakoitzean entziklopedia bat sortzea da bere helburuetako bat. Orain euskarazkoak 22.455.
  • Wikifarra: Ekitaldi guztiz ireki bat antolatzeko internauta euskaldun batzuek sortutako wikia. Edozeinek proposa dezake hurrengo wikifarra noiz eta non izango den, jadanik bi egon dira baina hurrengoa non eta noiz izango da?
  • HikHasiWiki: Wikiei buruz gehiago jakin eta ikasteko wikia. Interesgarria wiki bat erabiltzea, wikiei buruz ikasi ahal izateko.

Wiki bat egin

Wiki bat egiteko aukera ematen duten hainbat zerbitzu daude bat edo beste aukeratzea zaila izan daiteke, hemen aukera batzuk.

  • Wikispaces: Wikiak sortzeko tresna erraz eta sinplea. Oso egokia elkarlanean haritzeko komunitate bat azkar eta dohain sortu nahi bada.
  • Wikia: Wikiak sortzeko beste komunitate bat. Wikipediak erabiltzen duen software berdina erabiltzen du, Mediawiki.
  • Wetpaint: Wikiak sortzeko dohaineko zerbitzu bat da. Gai ezberdinak elkarlanean jorratzeko wikiak sor daitezke.

Software librea ere badago!

Badira baita ere software libreko hainbat tresna interesgarri wikiak sortzeko erabili ditzakegunak. Hemen aukerak gehiago zabaltzen dira oraindik MediaWiki, TikiWiki, Xwiki, PmWiki etab. Software librea erabili nahi baduzu eta bat edo beste aukeratzeko arazoekin aurkitzen bazara Wikimatrixwebgunean laguntza jaso dezakezu.

Animatu

Animatu zure lagun, lan talde, erakundean wiki bat egiten. Errazetik hasi eta hasieran gauza ludikoak eginez asko ikas daiteke, ondoren gauza serioagoak egiten hasteko. Talde txikitan hasi eta gero zure ekimenak zabaltzen saiatu beste hainbat pertsonen artean. Animo eta wikietara!

Gorka Julio

2008, Urtarrila 01
Arloa: Sarean