P2P

Gorka Julio

sa48.jpgP2P (peer to peer) bezala ezagutzen diren aplikazioak normalean fitxategien elkartrukerako sistemekin erlazionatzen diren arren, informazioa elkartrukatzeko sare egitura batekin erlazionatuak daude. Bezero zerbitzari ereduan oso zaila da zerbitzari batek bezero askori zerbitzua eman behar badio honek behar dituen baliabide guztiak izatea edo hauek oso garestiak dira. P2P sareetan aldiz gastu hori bezero eta zerbitzariaren artean banatzen dira. Gainera, Normalean bezero eta zerbitzari egitura duten sareen aldean, P2P sareak hobeto funtzionatzen dute bezero gehiago badituzte.

P2P sare ezberdinak

Badira P2P sare eta aplikazio ezberdinak gehien ezagutzen direnak fitxategiak elkartrukatzeko sareak izan ohi dira. Sare hauetan audio, bideo, irudi, testu fitxategiak elkartrukatzen dira erabiltzaileen artean.

eDonkey2000

Sarea itxi zuten lege-arazoen ondorioz, baina oraindik ere eMule bezalako programei esker erabiltzeko aukera dago. Programa hauen bitartez sarera konektatu eta bilatu nahi diren fitxategiak bilatzeko aukera ematen zaigu. Bilatu ondoren jaisteko agindua eman eta fitxategia jaisten hasiko zaigu. Ez pentsa hau berehala gertatuko den, fitxategi hori duten erabiltzaile eta eskatzen dutenen menpe dago hau (hainbat beste aldagaien artean). Fitxategia zatika jaisten hasiko da fitxategia duten erabiltzaileei esker, horregatik oso garrantzitsua da sare honetan guk ere gure fitxategiak eskuragarri uztea. Programak

BitTorrent

Sare hau aurrekoaren alternatiba bat da eta berau baino azkarragoa baina zailtasun batzuk ere baditu. Aurrekoan bezala ere sare honetara konektatzen den programa baten bidez egiten da baina kasu honetan ezin dira bilaketak egin, interneten zehar jendeak igotako edo elkartrukatzen dituen torrent fitxategien bidez egiten baitira jaitsierak. Torrentak bilatzeko

Programak

P2P fitxategien elkartrukea baino gehiago

Beste hainbat gauzetarako erabiltzen dira P2P sareak audio eta bideoa denbora errealean garraiatzeko adibidez.

Skype

Ordenagailu eta telefonoen arteko ahozko komunikazioak egiteko erabiltzen duen tresna honek datuak garraiatzeko P2P teknologia erabiltzen du. Era honetan Errazago eta era eraginkorrago batean lortzen du audioa garraiatzea. Tresna honek ordenagailu-ordenagailu, ordenagailu-telefono deiak egiteko aukera ematen du lehenengoak dohainik izanik eta bigarrenak normala baino merkeago.

Zattoo

Tresna honen bidez eta zerbitzuan izen eman ondoren zenbait telebistaren emisioa zuzenean ikusteko aukera izango dugu. Gure ordenagailuan programa instalatzearekin nahikoa izango da telebista gure ordenagailuan ikusi ahal izateko. Bideoa garraiatzeko sarea P2P sare bat da nahiz eta gu ez konturatu. Lehen hau bera egitea ezinezkoa litzateke baina banda zabaleraren zabalkundeari esker orain posible da.

Gorka Julio

2008, Otsaila 01
Arloa: Sarean