Argazki blogak euskaraz

Gorka Julio

 

 

 

 

 

 

 

 

 

sarean090227

Argazki blogak sarean gure argazkiak jarri, partekatu, antolatu eta zabaltzeko tresna interesgarri bat dira. Bata bestearen atzetik aukeratutako argazki sorta bat jartzeko dira baliagarriak ez ditugun argazki guztiak igo eta erakusteko. Hau egiteko euskarazko hainbat zerbitzu daude, hauek izango ditugu gaur hizpide.


Zerbitzu ezberdinak

Fotolog: munduan gehien erabiltzen den argazki blogak egiteko zerbitzua. Bertan izena eman ondoren egunean argazki bat igotzeko aukera izango duzu. Bertan dauden lagunek argazki horretan iruzkinak uzteko aukera izango dute.

Albo batean zure lagunek beren fotologetan igotako azken argazkiak ikusteko aukera duzu, zure azken argazkiekin batera. Zure lagunek igotzen dituzten azken argazkiak ezagutu eta hauek komentatzeko errazago izango duzu horrela.

Kauta musika taldearen argazki bloga: Kauta Zarautz eta Andoaingo gazteek sortutako musika taldearen argazki blog honetan, taldearen kontzertuen irudiak, kartelak, bitxikeriak aurki ditzakezue eta baita beraiekin harremanetan jarri ere.

Argazkiak.org: Zerbitzu honek nahi dituzun argazkiak doan igotzeko aukera ematen du. Argazkiak igotzeaz gain hauek hitz adierazgarriekin etiketatzeko aukera ere ematen du. Era honetan, errazagoa izango da hauek antolatzea eta aurkitzea. Aipagarria da gainera, berez igotzen diren irudiak lizentzia libre batean igotzen direla.

Argazkietan iruzkinak utzi daitezke eta automatikoki irudia tamaina ezberdinetan deskargatzeko aukera ere ematen du tresnak.

Argazki zaharrak: Argazki zaharren biltegia lizentzia libreetan Foru Aldundiak igota.

Adesen argazki bloga: Espeleologiaren inguruko irudi interesgarrien sorta polita.

Nirudia: Argazki blog honek 5 argazki eguneko igotzeko aukera ematen du. Argazkiak etiketatzeko aukera ere badauka, baina horrez gain argazkiak mapa batean kokatzeko aukera interesgarria ere eskaintzen du. Gainera, iruzkinak uzteaz gain oharrak ere egin daitezke irudiaren atal bati adibidez. Aukera hau oso erabilgarria da adibidez argazki batean agertzen diren pertsonak identifikatzeko garaian.

Argazki blog honen berezitasun nabarmenena, argazki blogaren itxura bera aldatzeko ematen dituen zenbait aukera dira. Honi esker, gure argazki blogari nahi diogun koloreak eta itxura eman ahal izango diogu.

ttipi-ttapa argazki galeria: Orain dela gutxi bere ateak itxi behar izan dituen Nafarroako euskarazko telebistaren argazki bloga.

Gorka Julio

2009, Otsaila 27
Arloa: Sarean