Zuzeneko bideogintza indibiduala

Gorka Julio

sarean090415Bideoak igotzea eta ikustea Youtube edo EuskalTube bezalako webguneetan ohikoa da jada. Azken aldian egunerokotasunak eta mugikortasunak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari direnean, zuzeneko emisioak garrantzi gehiago hartu du. Horrekin lotuta Mogulus bezalako tresnak jaio dira. Mogulus bidez, bideoa zuzenean kamara batekin jasotzen ari zaren bitartean Interneten zuzenean ikusgai jartzeko aukera dago. Lehen, hau bera egiteko satelite bidezko konexioa eta kamara handiak behar ziren, baina orain webcama, ordenagailua eta Internet konexio sinple batekin nahikoa da.

Hala ere, pausu garrantzitsuago bat ere eman da, zuzeneko bideo emisioa mugikorreko kamararen bidez emititzea. Ordenagailurik gabe 3G konexiodun mugikor sinple batekin zuzenean emititzen egon gaitezke eta emisioa grabatzeaz gain zuzenean emititzen da Internet bidez ere. Hori egiten duen tresnatako bat Qik da.

 


Qik

 

Qik erabiltzen hasteko eta beraz zure mugikorretik zuzenean Internet bidezko bideo emisioa egiteko 3 pausu sinple hauek bete behar dituzu:

  1. Sortu kontu bat Qik-en webgunean.
  2. Zure mugikorra Qik programarekin bateragarria den ikusi eta SMS bidez edota ematen diren beste bideen bidez Qik programa jaitsi mugikorrera.
  3. Konfiguratu Qik programa zure telefonoan (batez ere pribatutasunarekin erlazionaturiko gaiak) eta aplikazioa martxan jarri ondoren filmatu botoia sakatuz emititzen hasiko zara.

Bideo emisioa http://qik.com/erabiltzailea bezalako webgunean emititzen hasiko zara zuzenean eta horretaz gain, grabatzen diren bideo guztiak bertan gordeko dira. Zuzeneko emisiorik ez dagoen bitartean grabatutako azken bideoa erakutsiko da. Gainera Youtube moduan bideoa eta zuzeneko emisioa edozein webgunetan txertatzeko kodea ere eskaintzen dute. Kode hori beste webgune batean txertatu dezakegu zure bideoak bertatik ikusteko.

Tresna hauen erabilerak oraindik muga batzurekin aurkitzen dira, baina argi dago aurretik erabiltzen ziren baliabideekin konparatuz oso erraza egin dutela zuzeneko bideogintza. 3G konexioa duen telefono bateragarri bat edukitzea beharrezkoa da eta noski 3G konexio hauek oraindik garestiak dira. Hala ere, gero eta merkeagoak dira konexio hauek eta egunean euro bakar batengatik ia tarifa lau bat eskaintzen duten konexioak topatu daitezke. Hemen posible dela frogatzeko hemen adibide batzuk [1] [2] [3]. Zuzeneko bideogintzaren garaian ere sartu gara eta honek aldaketa handiak ekar ditzake.

Gorka Julio

2009, Apirila 15
Arloa: Sarean