Multimedia edukiak jarraitzeko era berriak

Gorka Julio

sarean090602Banda zabalaren hedapenari esker multimedia edukiak jasotzeko eta hedatzeko aukera gehiago dago orain. Horrekin batera, hauek hedatzeko eta jarraitzeko era berriak ere sortu dira. Multimedia edukiak kudeatzeko programa berriak sortu dira honen inguruan. Gaur, bideoak ikusteko Miro eta audio fixategiak entzuteko Songbird programak ezagutuko ditugu.

Software librea eta euskaraz

Aipatutako programak Software librea dira, hau da exkekutatzeko, kopiatzeko, banatzeko, ikertzeko eta hobetzeko aukera eman behar dute. Plataforma anitza da, Windows, Mac eta GNU/Linux sistematan ibili daitezke. Gainera, euskaraz lokalizatuak daude

Songbird

Songbird audioa kudeatzeko tresna bat da baina hori baino gehiago ere bada, hauek dira bere ezaugarri nagusienak:

  • Disko gogorrean dituzun audio fitxategiak automatikoki aurkitu eta sailkatzeko aukera ematen du.
  • Mota askotako fitxategiak erabiltzeko gai da.
  • Entzuten den abestiaren inguruko informazioa ematen du automatikoki, Interneteko hainbat datu baseetara egiten dituen kontsultei esker.
  • Podcastetara harpidetzeko aukera erraza. Gure audio programak harpidetzaz jaso ahal izango ditugu horrela.
  • Nabigatzaile integratu bat dauka. Web orri batean zehar nabigatzen goazen bitartean audio fitxategiren bat aurkitzen badu, automatikoki, jaitsi gabe entzuteko aukera ematen du.
  • Funtzionaltasun gutxi iruditzen bazaizkizu, gehigarrien bidez funtzionaltasun gehiago gehitzeko aukera izango duzu.

Miro

Mirok bideo kanaletara harpidetzeko aukera ematen duen tresna da. Aukera honi esker gure nahi ditugun programak aukeratu, hauetara harpidetu eta bakarrik eguneratzen direnean jasoko ditugu. Hauek dira bere ezaugarriak:

  • Vidcastetara harpidetu eta bideoak erraz kudeatzeko aukera. Bideo formatu ugari irakurtzeko gaitasuna dauka.
  • Integratua dakarren gidari esker, vidcast interesgarrienak topatzeko erraztasun handiak eskaintzen ditu.
  • Bittorrent bidez hedatzen diren bideoak beste bideoak bezalaxe kudeatzeko gaitasuna dauka.
  • Bideo zerbitzuetan bilaketak egin eta hauetara harpidetzeko aukera ematen du. Adibidez Kauta musika taldea agertzen den bideoak ikusi nahi baditugu, Kauta hitza bilatu eta honetara harpidetu ahal izango gara.

Bi tresna hauek audioa eta bideoa ikusteko era berriak erakusten dizkigute, beste gauza bat da entzuteko edo ikusteko gauza interesgarririk topatuko dugun, euskaraz momentuz aukera handiegirik ez dago, da erronkarik garrantzitsuena.

Gorka Julio

2009, Ekaina 02
Arloa: Sarean