Bideo edizio erraza

Gorka Julio

sarean090617Bideoak gero eta garrantzia gehiago hartzen ari da Interneten. Horien erakusle dira, bideoak igotzeko sortu diren zerbitzu guztiak. Bideoa igotzeko lehenengo bideo hori grabatu eta editatu behar izaten da. Bideo ediziorako zenbait tresnen errepasoa egingo dugu gaur.

Movie Maker (Windows)

Movie Maker Windows sistematan etortzen den bideo ediziorako tresna da. Oso tresna sinplea da, baina zenbait edizio sinple egiteko aukera ematen du. Bideo arteko trantsizioak eta efektuak gehitzeko aukera ematen du. Edizioa egiten ari zaren bitartean denbora lerro batean ikusi dezakezu. Oso tresna sinplea den arren gauza txikiak egiteko nahikoa izan daiteke.

iMovie (Mac OS X)

iMovie Mac OS X sistema eragilearentzat prestatutako bideo editorea da. Bideo ediziorako tresna honek aukera asko eskaintzen ditu bere sinpletasunean. Bideoak eta audioak txertatzeko aukera emateaz gain, irudiak ere sar daitezke. Audioa zuzenean mikrofono bidez grabatzeko aukera ematen du. Audio eta bideo efektu oso itxurosoak erabil daitezke edizioetan. Trantsizio ugari ere erabilgarri daude. Sinplea izaten jarraitzen badu ere, gauza interesgarriak egin daitezke tresna honekin.

KDEnlive (GNU/Linux)

KDEnlive GNU/Linux sistematan erabili daitekeen bideo ediziorako tresna bisual bat da. KDE liburutegiak erabiltzen dituenez hauek instalatuta egon beharko dira, baina instalatuak ez badaude oso erraz instala daitezke. Oso tresna potentea da. Irudiak, audioa, bideoak etab. oso errazean txertatu eta sartzen dira edizioan. Audio, bideo efektuak eta trantsizioak ugariak dira. Denbora lerroan hainbat pista erabili daitezke horrek ematen dituen aukera handiekin. Tresna hau aurrekoak baino osoago dela esan daiteke, nahiz eta oraindik lehenengo faseetan egon. Gainera software librea da.

Gomendio batzuk

  • Edizioa egiten ari zaren bitartean gorde zure proiektua etengabe. Akats bat gertatu eta lana galtzea tresna hauetan beste programa batzuetan baino gehiago gertatu ohi da.
  • Audioa saiatu kalitatekoa izaten. Erabiltzen diren musikak, baina batez ere ahotsak ondo eta gertutik grabatu.
  • Kontutan hartu zein izango den zure bideoaren tamaina. Interneterako pentsatuta dagoen bideo bat bada 3min nahikoa izan daiteke.
  • Erabiltzen dituzun materialak lizentzia libredunak izatea hobestu eta zure lana ere lizentzia libreekin publikatu dezakezula kontutan hartu.
  • Bideoa sortzen ari direnen gomendioak jarraitu. Make Internet TV webgunea interesgarria da.

Gorka Julio

2009, Ekaina 17
Arloa: Sarean