Nickdutnik

Gorka Julio

sarean090706Hitz joko hau, ETB3 telebistako programa baten izena da. Interneteko gaiei buruzko lehen telesail euskalduna da. Nick dut nik programan, gai hauetan erreferente diren proiektu edo pertsonak egiten dituzen lanak nabarmendu nahi dituzte.

Programa

Telebistako programa TDT bidez edo Euskaltelen kable bidezko telebistaren bidez ikus daiteke asteazkenero 22:00etan. Hainbat gai jorratu dituzte jada bere ibilbide laburrean. Hainbat euskal zerbitzu EuskalTube, Tagzania, Goear. Proiektu interesgarri ezberdin asko Euskaljakintza, Ahotsak, Irratia.com. Hainbat pertsona Pernan Goñi, Joxe (Teknopata), Vicent Partall. Gaiak Gauzen Internet, PuntuEus.

Telebista eta Internet arteko uztarketa

Hala ere, hasieratik programa hau berezia izan da. Interneteko proiektuei buruzkoa izateak beharbada honen inguruan jende komunitate bat biltzea ekarri du. Komunitate horren erakusgarri dira, Facebook-eko taldea eta euskal Twitter erabiltzaileen artean izandako harrera.

Hasieratik programa Interneten ere ikusteko aukera egon da. Hasieran blip.tv zerbitzuan kanal baten bidez, telebistan botatako programak igotzen zituzten. Batzuetan telebistan bota baino lehenago ere igo izan dituzte. Orain nickdutnik.com webgunean programak zatika aurkitu ditzakezue. Hau da, programak hainbat atal baditu ere, nahi duenak gaiaren arabera ikusteko aukera izango du. Webgunean bertan Nickdutnik-en Twitter eta RSS jariora harpidetzeko aukera dago.

Hala ere, Nickdutnik eta Internet arteko uztarketa ez da hor gelditzen. Twitter bidez jarraitzen duten erabiltzaileek programa zuzenean emititzen ari den bitartean bertan parte hartu ahal izateko aukera dute. Horretarako #nickdutnik etiketa erabili behar dute beraien Twitter mezuetan. Lehenengo saioan, 25 minutuetan 300 mezu baino jaso ziren. Telebista parte-hartzaileago aukera ireki dute. Esperientzia honek europan behintzat ez du parekorik izan orain arte telebista tradizionalari dagokionez eta horregatik albiste izan da zenbait hedabideetan. Nahiz eta Interneten ikusteko aukera eduki horrelako tresnen bidez eta bere inguruan bildutako komunitateari esker, programa oraindik interesgarriagoa izatea lortu dute.

Gorka Julio

2009, Uztaila 06
Arloa: Sarean