bederatzi@2009

Gorka Julio

20091221

Joxe Rojas bere Teknopataren txokoan, blogosferako hoberena zer izan den proposatu eta bozkatzeko aukera ematen du. Ekimen hau 2007tik egin du eta hasieran zazpi@2007 deitzen bazen gaur egun bederatzai@2009 da. Azkenean, blogosfera euskaldunaren inguruan sortutako ekimen interesgarrienak Internauta euskaldunek aukeratzeko egindako ekimena. Balioa zehazki horretan aurkitzen da. Ez dago laguntza instituzionalik, ezta dirurik, baina Internauta euskaldunek bozkatzen dute eta hori da gauzarik interesgarriena

Parte hartzeko bidea hau da

  • Hasierako fasean jendeak bederatzi@2009 wikian proposamenak egiten ditu. Hautagai proposamenak egin ditzakezue euskal blogosferak 2009an emandako 9 gauza onen artean egoteko. Bloga, webgunea, ekimen kolektibo edo partikularra, gertaera… izan daiteke. Horretarako webgunea izanez gero euskaraz egon behar du eta proiektua 2009. urtekoa izan behar du.
  • Bigarren fase batean, urtea amaitu bitartean, bozketa egiten da onartutako hautagai guztien artean.
  • Epea amaitutakoan, 2010eko hasieran, zerrenda argitaratzen da aukeratutako 2009ko bederatzi ekimen interesgarrienekin.

Ekimena leihaketa baten moduan pentsatua dagoen arren, ez du benetan leihaketa zentzua. Batez ere, urte horretan sortutako proiektuei errepasoa egiteko balio du. Egiten diren aurrerapausoak ikusi eta ezagutzera emateko era bat besterik ez da.

Aurten gainera, parte hartzen dutenen artean sari txiki bat banatuko da. Berde koloreko teklatu biguin tolesgarri bat. Webgunean bozkatu ostean, Twitterrera mezu bat bidali beharko da, hiru baldintza hauek beteaz:

  1. #b2k9 etiketa jartzea
  2. Lotura hau sartzea: http://bit.ly/8fbHMG
  3. BEDERATZIrekin errimatxoa egitea. (BEDERATZI hitza bera ez da ezinbestekoa)

Adibidez: Bozkatu dut bederatzi eta pasatu dut txatxi, #b2k9 http://bit.ly/8fbHMG

Aurtengo uztan oso ekimen interesgarriak daude:

  • NickdutNik
  • AnHitz
  • ZuZeu.com
  • EuskalMapa.com
  • GrebaOrokorra.info
  • Hitzokei
  • Gipuzkoako argazki zaharrak lizentzia libreaz
  • Tokiko.tv
  • Xuxen Bizkaieraz
  • Eskerrik Asko Andereño
  • JoomlaEuskaraz.org
  • EtxekoAndroid.com
  • GureArrantzaleakAskatu.org
  • GauzenInternet.com
  • VLOG
  • EgiaNahiDugu.org
  • Blogak eta letrak
  • Azkue Fundazioa
  • Meatzaldeko Berbalagun
  • KKKP
  • Taupada
  • Lehen JoomlaKafea Bilbon
  • GorriBeltzean
  • Mikelen txokoa

Bozkatu nahi baduzue zuen proiektu gogokoena, baina behintzat ezagutzen ez dituzuen ekimenak ezagutu, hori baita honen guztiaren helburua

Gorka Julio

2009, Abendua 21
Arloa: Sarean