Ubuntu Netbook Remix

Gorka Julio

Ordenagailu eramangarri txiki eta merkeak asko ugaritu dira. Eramangarri txiki berri hauek aurrekoak baino merkeagoak eta oraindik eramangarriagoak dira. Kamara eta mikrofonoa izaten dituzte, pantaila txikiak eta prozesadore mantsoagoak. Prozesadore hauek erabiltzen dituzten arren, egin beharreko ekintzetarako nahikoak izaten dira. Gainera, prozesadore hauei esker bateria gutxiago behar izaten dute.

Ordenagailu txiki hauek netbook izena hartzen dute eta Windows sistema eragilea edota beste sistema eragile bat erabil dezakete. Batzuetan bi sistema eragilek eramangarri berean dabiltza, hasieran bat edo beste aukeratu behar izaten delarik. Gure eskoletan ere laster ikusi ahal izango ditugu. Hala ere, eramangarri hauen izaera berezia kontutan hartuta, hauentzako bereziak diren sistema eragileak ere sortu dira. Horietako bat Ubuntu Remix.

Ubuntu Remix GNU/Linux banaketa, bereziki prestatua dago era honetako eramangarrietan egiten ohi ekintza ohikoenak egiteko. Sistema osoa eta aplikazio gehienak euskaraz egoteaz gain, tresna sorta bikain bat du instalaturik.

  • Web nabigatzailea: Mozilla Firefox
  • E-mail bezeroa: Evolution
  • Berehalako mezularitza eta bideo konferentzia: Empathy
  • Multimedia erreproduzigailua: Rhytmbox
  • Bideo erreproduzigailua: Totem
  • Irudi edizioa: GIMP
  • Irudi bildumen kudeaketa: F-spot
  • Ofimatika: Open Office

Aplikazio hauetaz gain, beste asko instala daitezke oso erraz, "Ubuntu software-biltegia" erabiliz. Jokoak, hezkuntzarako programa bereziak...

Horretaz gain, bereziki prestatua dago bateria gutxi kontsumitzeko. Sistema eragileak berak gehien erabiltako programak erraz atzitzeko gogokoenak izeneko atal bat dauka. Beste aplikazioak ere gaika antolatuak daude eta erabiltzeko oso erraza da. Dudarik gabe era honetako eramangarrietan erabiltzeko sistema eragile interesgarria da. Ubuntu sistema eragilearen aukera guztiak ditu, eramangarri hauetara egokiturik.

Gorka Julio

2010, Urtarrila 27
Arloa: Sarean