Eskuz esku sarea osatu

Gorka Julio

Ikastolen historioa oparoa da, bere ibilbidea luzea eta bere egokitzeko gaitasuna paregabea. Klandestinitatean jaio eta gaur egun Europako Kooperatiba bat izatera iristeko denbora asko pasa da. Iraupen eta biziberritze horretan, urtero herrialdeka egiten diren jaiek garrantzia handia izaten dute. Azken urteetan berrikuntza ugari egon dira hauen inguruan, baita alde teknologikoan ere. Horiei buruz, baina batez ere datorren Kilometroak jaiaren arlo teknologikoaz hitz egingo dugu.

onegin kilometroak-2012

Ikastolen jaiak 5 izaten dira urtero eta aurten ere horrela izango da. Gure herri eta kaleetan aski ezagunak izaten dira batez ere datak iristen ari direnean. Kafea hartzerakoan azukrearen sobretxoetan ere etengabe dakigu hauei buruz. Interneten ere noski bere isla dute:

Azken aldian aldiz, badago mugikorrentzako aplikazio bat informazio hori lortzen asko laguntzen diguna. Ikastolen jaiak izeneko aplikazioarekin jai hauei buruzko informazio eguneratua izango duzu. Mugikor mota ezberdinentzat erabilgarri dago, horien artean Android eta iOS sistema eragileak erabiltzen dituztenak. Aplikazio honen bidez jai bakoitzaren berri izateaz gain, egitaraua, informazioa, oharrak... jaso daitezke. Eguneratua egongo denez etorkizunean ere erabiltzeko aukera emango du aplikazioak.

ikastolen jaiak

 

Hurrengo jaia, urriaren 7an Kilometroak izango da Andoainen. Gutako askok buruan dugu oraindik Kilometroak 90 Andoainen abestia, horren aztarnak ere oraindik ere sarean dirau. Baina aurten ere, bideoa eta abestia egin eta zabaltzeari ekin diote sareak eskainitako baliabide guztiak erabiliz eta herriko kirol, kultur, pertsona... ezberdinen laguntzaz. Bideoa YouTubera igo eta denon eskura jarri dute.

 

Noski kilometroak.net webgunean bideoa, baina baita ere beharrezko informazio guztia aurkituko duzue. Webgunea baita egiten denaren laburpen osoa, etxea alegia. Interneteko sare sozialetako profilak eta jarioak hor aurkitzen dira estekatuak: Twitter, Facebook. Google+ eta Berriketan.

Horretaz gain Kilometroak iritsi baino lehen ere on egin lemarekin eta teknologiarekin harreman zuzena duten zenbait ekimen aurrera eraman dituzte. Batetik EraldaLab ekimena eta bestea guifi.net proiektuaren hedapen plana Andoainen. Lehenengoa teknologiaren erabilpen sozialen inguruan izandako ekitaldi interesgarria izan bada. Bigarrena aldiz, sare libre eta neutralak Kilometroetan, baina hortik haratago Andoain osoan zehar hedatzeko ekimena da.

Bi ekimen zehatz hauek Andoaingo ikastolaren teknologia berrien erabileraren aldeko konpromezua erakusteaz gain, auzolanean lan egiteko gaitasuna ere erakutsi dute. Lan egiteko eredu horiek ere Interneti oso lotuak dauden ereduak izaki, etorkizunean bertan ikasten duten gazteek beharrezko izango dituztela kontutan hartuta albiste bikaina.

Baina sarean bada denon parte hartzeari irekita dagoen ekimen bat ere Klikmetroak. Kilometroetako haserako ideia berrasmatzeko nahia izan dute, Interneten. Oraingo erronka, metro bana egingo duten pertsonak batzea da; eta metro horiek "ordainduko" dituzten babesleak bilatzea. Hau da, zuetako bakoitzak egiten duen klik bakoitzarengatik, zuek ezer ordaindu gabe laguntzaile batek euro bat emango dio Kilometroak ekimenari. Eskuz-esku sarea osatzeko joateko, klik bakar batera duzue parte hartzeko aukera, on egin!

Gorka Julio

2012, Uztaila 10
Arloa: Sarean