DuckDuckGo bilatzailea

Gorka Julio

Interneteko historian bilataileak oso tresna interesgarriak izan ziren. Yahoo, Altavista eta orain Google Interneteko oinarri garrantzitsuenetako bat bihurtu izan diren bakoitza bere garaian. Interneten gero eta informazio egonik hau aurkitzea arazo eta behar izan da beti. Hala ere, azken urteetan badirudi Googleren nagusitasuna oso handia dela ez bakarrik bilatzaileetan, baita beste era bateko zerbitzuetan. Beste bilatzaile batzuk ere badaude, baina azken aldian interes berezia piztu du DuckDuckGo izenekoak.

duckduckgo

Bilatzaile berri honek pribatutasuna kontutan hartuz, emaitza onak, azkarrak eta aurreratuak emateko gai dela erakutsi du. Bere indarguneak hauek dira:

  • Pribatutasunaren kezka: Bilatzaileek egindako bilaketak gorde eta aztertu ondoren perfilak sortu ohi dituzte. Ondoren informazio horrekin batez ere publizitate zuzendua bilai ahal izateko. Tresna honek egiten dituzun bilaketen informazioa ez du horretarako baliatzen eta beraz pribatutasuna gehiago zaintzen du.
  • Bilaketa burbuilatik ihes: Bilatzaile askok bizitzan zehar egiten goazen bilaketak gordez gure bilaketen patroi bat egiten du. Patroi horren ondorioz guk egiten dugun bilaketa eta beste batek egiten duena ezberdinak dira. Kasu askotan interesgarria izan badaiteke ere, beste askotan honek oztopo bat suposa dezake. Adibidez normalean bilatzen ditugun gaietatik atera eta beste arlo bateko gauzak bilatzen ari garenean. Bilatzaile berri honek hori ere lortzen du eta gure burbuila horietatik kanpo ere bilatzen laguntzen digu.
  • !Bang bilaketak: Bilaketa azkarrak egiteko tresna sinple bat dira. Bilatzen ari zaren hitzaren ostean harridura ikurra eta bilatu nahi duzun tokiaren izena jartzearekin nahikoa da hauek erabiltzeko. Bilatzeko aukera hau ematen duten webguneak asko dira, zerrenda honetan onartzen diren guztiak ikusiko dituzue. Horietako batzuk: !google, !wikipedia, !amazon, !wired ... Wikipedian "ikastola" hitza bilatzeko adibidez: "ikastola !wikipedia" sartzearekin nahikoa litzateke.
    Gune ezagunenek !bang bilaketa gakoen bertsio laburtuak dituzte !google = !g, !wikipedia = !w, !youtube = !yt ... Ez hori bakarrik webguneak ez bilaketa gaiak ere iragazi daitezke; irudiak bilatezeko !image edo !i, mapetan bilatzeko !maps edo !m, bideoak bilatzeko !video...
  • Erantzun azkarrak: Sintaxi berezi batzuk erabiliz erantzun zuzenak emateko gaitasuna dauka bilatzaileak. Kalkuloak, konbertsioak, eguraldia... Galdera zuzen hauei erantzuteko gai da bilatzailea. Bilboko eguraldia jakin nahiko bagenu: "weather Bilbao" jartzearekin nahikoa litzateke. Asko dira aukerak eta denak Goodies atalean zerrendatuta daude adibide eta guzti.
  • Spam gutxiago: Beste bilatzaile edo metabilatzaile askok ez bezala publizitate eta spam gutxiago aurkitzen da bilatzaile honen bidez. Emaitza ziurrenak goiko partean erakusten dira beste bilatzaile batzuetan publizitatea azaltzen den lekuan.

DuckDuckGo beste bilatzaileak bezala erabiltzen da, baina erabilera gehiago errazteko gure nabigatzailearekin guztiz integratzeko bideak daude. Horretarako atariaren orrialde nagusian azpian eskuinean Add to Nabigatzailea loturan klik egin eta automatikoki zure nabigatzaileko kutxan DuckDuckGo aukera agertuko da. Hortik aurrera ez duzu zertan bilatzailearen webgunera sartu behar bilaketak egiteko, bilatzaileko bilaketa kutxatik zuzenean egin baitezakezu.

 

Ez da aukera bakarra, ezta beharbada hoberena ere, baina Googleren erabilpen politika gero eta erasokorragoaren aurrean beste aukera bat da. Gauza askotarako Google bera erabiltzen badu ere, egiten duen bitartekaritza horretan pribatutasun neurri batzuk hartzen ditu eta hori behintzat interesgarria da.

Gorka Julio

2012, Abuztua 21
Arloa: Sarean