“Neskok be badakigu bertsotan”

Kontaizu

2005, Maiatza 01
Arloa: Bertsoleku

bl18.jpg

  • Enea Pinillos 17 urte, Elorrixokua
  • Trikitilaria eta dantzaria
  • Bi aldiz partaide eskolarteko txapelketan
  • Azken urtean finalista

 

Gaia: Ibilaldira noa.

Egilea: Ander Aldazabal

(Andra Mari ikastola, Amorebieta-Etxano)Ibilaldia aurtengo hontan Durangon da eitekoa plangintza on bat egin behar dot behintzat nire gustokoa euskaraz lepo eramango dot betiko legez ahoa lehenik ta behin zera eingo dot izango naz kuriosoa pozez beteta emango diet durangarrei bostekoa. Ibilaldira doazen askok gogoko dute zurruta horrexegatik bukatzen dute guzti hauek mozkortuta beste batzuek nahiago dute binaka eta muxuka ume, zahar, gazte, gizon, andreek egun ona pasatuta Ibilaldia polita denik ezin da inolaz uka. Euskaldun asko euskaran alde gabiltza hona ta hara lanean gogor jarraitu ezkero gehiago izango gara bide luzea dekogu oraindik baina ez gaitezan ikara hizkuntza zaharrak bere aldeko ekintza atara plazara bere aldeko ekintza onena berau erabiltzea da.

 

Zelan ikusten dozu bertsolaritzea gazteen artean?

Ba uste dot gero ta interes gehiago dauela, gazteak gero ta gehiago hurbiltzen dira bertso mundura, gustau egiten jake eta zaletu egiten dira. Bertso saioetan orain gazte gehiago ikusten dodaz orain dala hiru urte baño

Eskolarteko txapelketara begira ze prestaketa egiten zabiz?

Egia esan orain artean ez naz txapelketetarako asko preparau, nahiz ta Lopategi ahalegintzen dan ariketa espezialagoak edo preparauagoak egiten baina bueno ni astero batzen naz Ibaizabalen bertso eskolakoekin eta normal egiten dogu, handien, txikien eta gero puntuka. Ez dakit orain ez naz asko preparatzen hasiko txapelketa asko dekodaz aurretik eta eukiko dot horretarako denborea be bai; orain gogor hasten banaz, kantsatzeko beldurra dekot ta hori be ez dot gura!! Inondik inora!!

Zein da zure hleburua txapelketa honetan?

Orain arteko txapelketetan eduki dodan helburu bardina dala uste dot. Bertsoan inguruan giro polit bat sortutea eta gustura egotea bertsotan, ez naz tablaura igoten helburu finko batekin, ahal dotena emoten ahalegindu eta ez badau urtetan ba.. bueno hurrengoan izango da. Ez naz joaten irabazten, lagunekaz disfrutetan eta ondo pasetan baño. Momentu honetan hori da garrantzitsuena niretzat, bertsoa gozatutea.

Gero eta neska gehiago agertuten zabizie plazatara.

Ordua zan! Asko pozten naz datu hori egia dala ikusteaz. Gizartea aldatzen doa eta adibide garbia da hau ikusteko bertso mundua be aldatzen doala; Gazteen artean gañera uste dot neska bertsolari gehiago ezetzen dodazela mutil bertsolariak baño. Ez dakit apurka-apurka neskak bagoaz erakusten bertsolaritza ez dala bakarrik mutilena, neskok be badakigula bertsotan! Pozgarria da!

Ze bertsolarirekin egingo zaunke bertsotan gustura? Zergatik?

Buff askokin, ez dakit urbiltasunagatik edo igual Igor Elortzagaz edota Unaiegaz, bestela baita Jon Lopategigaz be bai, beragaz egoten gara eguaztenero baina ez dakit sekula bertsotan batera egin dogun. Baina beste askogaz be gustura eigngo naben; nik pentsetan dot bertsolari bakotzak bere tokia, bere berezitasuna dekola, danengandik ikasi neike, asko dekot eta ondiño ikasteko!

Euskadiko Bertsolari Txapelketa nagusiko finala Bizkaian BECen izango da. Ze iritzi dekozu?

Ba kontu honek eztabaida asko sortu dauz, eta nik iritzi desberdin pila bat irakurri eta entzun dodaz. Egia da geografikoki ez dauela danentzako oso eskura baina bueno aldatzeak ez dotza iñori kalterik egiten. Ez dakitena da luzarorako finkatuko dan Bizkaian edo aldatzen joango dan; Nik gurago neuke aldatzen joatea eta danok eukitea txapelketa etxe ondoan ikusteko aukera. azken finean zure zure inguruen tokatzen bada joateko probabilitate handiagoak dekozuz, gitxiau kostetan jatzu. Baina egia esan ezin dot iritzi handirik emon honi buruz.

PUNTUKA

ARABAKO TXAPELKETEA 2005 Asier Otamendi Urretxuko gasteiztarrak lortu eban zortzigarren aldiz Arabako sariketako txapela buruan janztea. Sei bertsolari aritu ziren Jesus Guridi aretoan: Asier Otamendi, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Juan Mari Juaristi, Manex Agirre eta Zigor Enbeita. Fase bitan banatu zan bertsolariek egin beharreko lana; lehenengoan, bertsolari danak eta bigarrenean lehenengo fasean puntu gehien lortutako bi bertsolariak; Asier Otamendi eta Oihane Perea izan zirean. Biek lan polita egin eben, eta azkenean Otamendik bi puntuko aldea baino ez eutson atara Pereari.Azkenik esan, Oihane Perea eta Asier Otamendi, urria eta abendua bitartean jokatuko dan Euskal Herriko txapelketan lehiatuko dirala.