Ipar Uribe irabazle

Kontaizu

bl39.jpg

  • Martiaren 23an, Durangoko Plateruena kafe antzokian
  • Final beroa eta jendetsua
  • Imanol Uria izan zan finaleko bertsolari gazteenaren saria jaso ebana
  • Eñaut Uruburuk eroan eban Bizkaiera egokienaren saria

 

Gabonak

Gabonak datoz, gabonak datoz, Apainduko dut etxea Guztientzako opariak ta Familian afaltzea Langostinoak, txuletoiak jan Ta ardo ona hartzea Eta ondoren problema dugu Tripa hauxe handitzea Loditzea da hemen problema Afrikan gosez hiltzea. Guztientzako opari on bat Beti diruaren menpe Denda handiek irabazteko Dena kontrolpean dute Dena saltzea dena dirua Eta zenbat disparate Baina dirua ez dugulako Guk nahi haina kantitate Guk poltsikoak husten ditugu "El corte inglesek" bete. Kontsumismoa albora utziz Ilusioa nabari Familiagaz batu ohi gara Eginaz barre ugari Ta opariak ahaztu ezkero Dauz hainbat momentu handi Gauza onak ta gauza txarrak be, Hobe bereiztea argi. Zorionak ta urte barri on Euskal herri guztiari.

Egilea:

Peio Hormazabal, Arrigorriagakoa

Bertsozale asko begira eta Plateruena Durangoko Kafe antzokiko kafe makinea isilik egoala, hasi zan martiaren 23an, bariku arratsaldez eskualdekako BBK sariketearen finala. Aurrez aurre talde indartsu bi: Busturialdea eta Ipar Uribe. Arrastiko seiretan puntual azaldu ziren bi taldeetako bertsolariak Plateruena kafe antzokian, izan be aurten lehenengoz Durangon izan da sariketa honen finala. Sei eskualde parte hartzaileetatik Busturialdeak eta Ipar Uribek lortu eben finalerako txartela. Urtero moduan, bi ataletan banatu zan sariketea: hamazortzi urteartekoetan Busturialdeatik, Aitor Beitia, Beñat Romero eta Amaia Aurrekoetxea egon zirean eta Ipar Uribetik Imanol Uria, Maialen Markaida eta Jone Uria aritu ziran kantuan. Lau oinak emonda bertso bana, eta ofizioka bina bertso eta bakarkako lanak izan ziran egin beharrekoak. Ofizioetako lanen ostean etorri ziren bertso politak bakarkako lanetan bi bertsolarien aldetik. Amaia Aurrekoetxeak ederto bete eban azkena emonda bota beharreko bertsoa: Autonomia proposamena Edo Ibarretxe plana Beti menpean ta zapaldurik Daukagu gure izana Bakea dator, bakea dator Aspaldi esan zan gugana Denporak ez dau ezer aldatu Bardin-bardin dago dana. Gaia jarrita bota beharreko bertsoa Kartzelako lantzat egin eben bertsolariak eta holan ba Jone Uria kartzelatik etorri zanean Bernardo Mandaluniz gai emaileak Korrika 15 noz helduko zain egon eta lekukoa eskuan hartu aduanaren gaia emon eutson gaijartzaileak. Bizkaiko txapelketan hain ezagun egin dan Loretxoa doinuaren moldaketan bertso eder hau kantau eban: Insitututuan gure euskara Erabili ohi da zero Ta horregatik nahikoa triste Noa klasera goizero Gaur lekukoa pozik hartu dut Ta korrika noa bero Baina une hau une bat da ta Zer gertatuko da gero? Berriz erderaz nik entzuterik Ez zazuela espero Gure hizkuntzaren parte izan nahi dut Baina ahal bada egunero. Gazteak amaitu eta zaharragoen ordua heldu zan. Hogeitalau urte bitartekoetan talde bietako partaideak gogotsu hasi ziran eta Busturialdekoak aspaldi finaletik kanpo egon zirala eta barriro txapeldun izan gura ebela adierazi eben euren agurretan. Ipar Uribetik, Arrate Illaro, Peru Vidal eta Itxaso Paia eta Busturialdekoak barriz, Amaia Uribe, Olatz Ibarluzea eta Ander Elortegi. Lau oinakaz botatako bertsoa ondo baino hobeto baliatu eban Arratek finalean ezin dala huts egin esateko: Algortan laguntzaile Dugu Aixerrota Guri beti indarra Ematen dago ta Ezin dogu onartu Gaurkoan porrota Beraz Ipar Uribe Bertso onak bota Ofiziorik onena Olatz Ibarluzeak eta Peru Vidalek zortziko txikian osatu ebena izan zan. Olatzek beharragatik hegazkina sarri hartzen dauenaren papelean kantatu eban, Peru alboan dauala, turbulentzia batzuk dirala eta Peruk gainera salto egin dautsola. Indartsu hasi zan Olatz “turbulentziak hasi ta bere asaltoa/ Jo ze ondo eiten dozun tigrean saltoa” Bigarren bertsoan komuneko kabina estutxoak direla esan ostean Peruk “L”dun abioira ez ebala igon behar erantzun eutson eta ofizioa borobiltzeko Olatz barriz hasi jakon ekinean: “Hodei artean nago posible ote da/ Lur hartzean be Peru etorri gainera” Kartzelako lanean Itxaso Paia izan zan lehenengoa eta holan inoan gaiak: Telefonoak jo eta hartu egin dozu. Pozez saltoka hasi zara. Ring-ring entzunda telefonora Hurbildu naiz ni horrela Gizon ahotsa nahiko ozena Baina ere bai epela Aspalditik zai negoen baina Gaur jakin daitekeela Berri oso on bat eman didate Bai berri-berri itzela Ezin isilik mantendu jada Orain artean bezela Entzundakoa gorde ezkero Erotuko naiz bestela. Bideak zabalik itxi ebazan bigarren bertsoan kartzelan dagoen Lexuri laguna etxera datorrela esan eta bertsoaldia biribiltzeko. Ander Elortegik ostera, amaierea emonda kantatu eban bertsoagaz lortu eban han batutako jendearengana heltzea: Oin urte batzuk gugez batera Ibiltzen ziren jo ta ke Barne eztabaidak egon ostean Utzi gintuzten aparte Ai Aralarrek gure artean Egin dau nahikoa kalte Lagunak lagun izaten dira Hutsegiten daben arte Arratsalde osoko bertsoen puntuazinoaren baturak Ipar Uribeko taldeari emon eutson garaipena. Hamazortzi urte artekoetan, busturialdeak 151,5 lortu ebazan eta Ipar Uribek 158. Nagusietan, busturialdeak 212,5 eta Ipar Uribek 222,5. Holan ba, Busturialdeak 364 puntu eskuratu ebazan guztira eta Ipar Uribek, aurtengo irabazleak 380,5.

Parte hartzaile gazteenaren eta Bizkaiera egokienaren saria

Antolatzaileek parte hartzea saritzen dute eta finalean be holan izan zan. Parte hartzaile gazteenaren saria Imanol Uriak eroan eban eta sariketa osoan bizkaiera egokien erabilten dauan bertsolaria Eñaut Uruburu Durangaldeko taldeko bertsolariak be lortu eban bere saria. Bukaeran, lagun arteko afaria eta jaia egon ziran bertsolari, parte hartzaile eta antolatzaileen artean, biharamunean Otxandion Bizkaiko bertsolari gazteak antolatu eben egunaren sarrera lez.

Egilea:

Iñaki Iturriotz

PUNTUKA

Kontaizu

2007, Apirila 01
Arloa: Bertsoleku