Eskolarteko Bertso idatzien txapelketea

Kontaizu

bl41_1

  • Ikastolen elkarteak urtero antolatzen dau txapelketa.
  • Gazte asko batu ziren Gernikan.
  • Bertsolaritza indartsu dau Bizkaian.
  • Mungiako Jone Etxeberriak izan eban aitamen berezia.

 

Maiatzaren 18an, bazkaldu ostean, eguerdiko hiruretan egin zan aurtengo Bizkaiko idatzizko txapelketearen finala Gernikan, Seber Altube ikastolan. Ikastola eta herri danetan urte osoan klasean ikasitakoa erakusteko eguna zan. Berrehun gaztetik gora batu ziren finalean, boligrafoa eta nerbioak aldean eukiezala. Finala baino lehenago, ohiturea dan moduen kanporaketak egiten dira eskualde bakotxean eta handik finalera nortzuk pasatu ebazten da. Eskolarteko txapelketea Bizkaian zehar ibili da, trikitxa doinuak diñon moduan, Ondarroako Zubi Zahar ikastolan hasi zan maiatzaren bian eta Mungia, Durango, Gernika, Trapagaran, Zornotza eta Bilbo pasatu ostean Gernikako finalagaz amaitu zan maiatzaren 18an. Bertsolarien ohiko puntualtasunagaz hartu eban Juanjo Respaldizak mikrofonoa eta bertsoak egin beharreko hiru gaiak holan iñoen: - Lau oinak: UDA, BURURA, ABENTURA, GUSTURA - Gaia emanda: Kalean zoazela diruz beteriko zorro bat topatu dozu. - Gaia Emanda: Nor miresten dozu? Zorionak bada irabazle eta saritu guztieri:

aitamen berezia:

Jone Etxebarria (Mungiako Legarda eskolea).

- Bosgarren maila:

Lehenengoa: Aissa Intxausti (Lekeitioko herri eskolea). Bigarrena: Aitor Bizkarra (Abadiñoko Zelaieta eskolea). Hirugarrena: Naia Uskola (Lekeitioko herri eskolea).

-Seigarren maila:

Lehenengoa: Jon Etxebarria (Mungiako Bentades eskolea). Bigarrena: Irati Etxezarraga (Lauro ikastolea). Hirugarrena: Ane Gabilondo (Durangoko Kurutziaga ikastolea).

- DBH1:

Lehenengoa: Josune Aramendi (Markinako Berakruz ikastolea). Bigarrena: Andutz Zulaika (Sopelako Ander Deuna ikastolea). Hirugarrena: Paule Lasa (Arratia institutoa).

- DBH2:

Lehenengoa: Teresa Lopez de Larruzea (Gernikako institutoa). Bigarrena: Inazio Vidal (Algortako San Nikolas ikastolea). Hirugarrena: Imanol Uria eta Maialen Markaida (Algortako San Nikolas ikastolea).

- DBH3:

Lehenengoa:Oihane Garmendia (Juan Orobiogoitia, Iurreta). Bigarrena: Irati Astondoa (Arratia institutoa). Hirugarrena: Garazi Sarrionandia (Kurutziaga ikastolea). -

DBH4/Batxilergoa:

Lehenengoa: Jone Uria (Aixerrota institutoa). Batxillergoa Bigarrena: Eñaut Uruburu (Ibaizabal ikastolea). Hirugarrena: Miren Amuriza (Fray Juan de Zumarraga, Durango). Hemen dozuez mailaz maila aukeratutako bertso batzuk. Izan be, danak merezi dabe hemen jartzea baina leku faltagatik ezinezkoa da:

Aissa Intxausti:

Gaia emanda: Kalean zoazela diruz beteriko zorro bat topatu dozu Kaletik nindoala Topau kartera bat Barruan milloi bat euro Gutxienik behintzat Txalet bat izango dut Familiarentzat Kartera jabeari Dirua niretzat.

Jon Etxebarria:

Gaia Emanda: Nor miresten dozu? Nere ama gaixoa Dago lan eta lan Gelditu gabe beti Bere beharrean Etxeko lan guztiak Egin behar direnean Ez da inoiz faltetan Gurekin lanean

Josune Aramendi:

Lau oinak: UDA, BURURA, ABENTURA, GUSTURA Gauza eder bat esan Bertsoa burura Batzutan penaz eta Bestetan gustura Bertsoz bizi nahi nauke Negua nahiz uda Bertsoa dot bizia Eta abentura

Teresa Lopez de Larruzea:

Gaia emanda: Kalean zoazela diruz beteriko zorro bat topatu dozu Kartera bete diru Topa nuen plazan Popa garbituteko Beste paper bazan Hartu ta gazte neban Lagunekin martxan Beti eskuzabala Behar dalako izan

Iratí Astondoa:

Lau oinak: UDA, BURURA, ABENTURA, GUSTURA Ze polita izan zan Lengo urteko uda Danerik egin neban Ha zan abentura Kriston mozkorrak hartuz Beti lez gustura Aurten be hori eitea Jatorta burura

Eñaut Uruburu:

Gaia Emanda: Nor miresten dozu? Nahiz ta ondo ez dakidan Zeri deitu miresmena Bertso honetan sikeran Izan nahi neuke zuzena Sarritan izanagatik Tonto ta astakirtena Neure burua maite dot Nintzena eta nazena Baina behin ipini eta Hustu behar dot barrena Ebidentzian ez dadin Gelditu nire izena Zalantzarik gabe hau da Miresten dudan lehena Sentitzen duena esan Eta egiten duena.

Miren Amuriza:

Gaia emanda: Kalean zoazela diruz beteriko zorro bat topatu dozu Alkateak kartera Galdua dau hara Pisuak eingo eutson Poltsikoan traba Hiru-lau “visa oro” Kontau dodaz jada Dirua hartu eta Beste dana laga Azken batean geuri Ostutakoa da.

Jone Uria:

Lau oinak: UDA, BURURA, ABENTURA, GUSTURA Hurbil dauzkagu berriz Oporrak ta uda Patxada gorputzera Beroa burura Jaiak eta hondartza Mila abentura Udan nor ez ote da Egoten gustura?

Iñaki Iturriotz

 

PUNTUKA

 

Kontaizu

2007, Ekaina 01
Arloa: Bertsoleku