Potato taldearen agurra

Gotzon Uribe

bm37_1.jpg


bm37_2.jpg

Gasteizko ska eta reggae taldeak agur esango dio eskenatokiari 23 urte luzez aritu ondoren. Taldearen azken kontzertuak otsailetik aurrera izango dira, zuzeneko emanaldi hauetan taldean ibilitako kide ezberdinak ere parte hartuko dutelarik. Badirudi “Euskadi Tropikala” deitzen zen mugimenduak aurten bere talde adierazgarrienetariko bat galduko duela –geratzen den bakarrenetarikoa-. Potato taldea 23 urte luzez ibili da musika munduan jatorri ezberdineko musikari ugari igaro direlarik taldetik -50 lagun inguru-. Agurraren kontzertuak izango direnak modu berezi batean antolatu nahi dituzte, kontzertuaz gain emanaldia bera festa berezi batean bilakatzeko asmoa dutelarik. Cicatriz eta Hertzainak taldeekin batera Potato taldeak Gasteiz hiria eta honekin Araba, musikaren mapan kokatzen lagundu du. Taldetik igarotakoen artean Pedro Espinosa, Juan Bariko zena eta Pako PKO azaltzen dira kide garrantzitsuenen artean. Bestetik, azken kontzertu hauetarako Aianai arituko da, taldearen sortzailea izandakoa eta beste batzuen artean “Miguelin el Casero”, “La clase obrera” edo “Rula” moduko abestien egilea. Taldeak ibilbide oparo izan du, ironiaz eta garraztasunez beteriko hitzak jamaikar doinu beroez janzten trebeak izan direlarik.

1984eko gabon zahar gauean eskeini zuen Potato taldeak bere lehen kontzertua, Landazuri polikiroldegian. Geroztik 9 disko grabatu dituzte, kanpoko herrialde ezberdinetan ere eskeini dituzte zenbait kontzertu eta batipat Euskal Herriko zaletuen memorian geratu diren festa giroko abesti ugarirekin egileak izan dira. Azken kontzertu hauen bidez taldeak bere jarraitzaileei esker hona adierazi nahi die urte guzti hauetan eskeinitako laguntzarengatik. Kontzertu hauetarako errepertorioan, beste abesti batzuen artean, “MiguelÌn el Casero”, “El •guila”, “La clase obrera”, “Txop Zuei”, “Kuiti”, “Rula”, “El Sult•n”, “Sube”, “Plantala”, “Reggae Popular Riojano”, “Punki Reggae Party”, “Elastica Conciencia”, “Puro Derroche”, “Pegamento”, “Kiki”, “Babilonia”, “Jhonny Brusco”, “Monkey Man” eta “Jamaica Ska” joko dituzte.

Gotzon Uribe

2007, Otsaila 01