La Mala Rodriguez

Gotzon Uribe

La Mala Rodriguez berriz bueltatzen da eskenatokietara ikuskizun berri batekin.

music_09_04_01

Jerezko kantari esanguratsua berriz dugu gure artean. Bere azken lana "Malabarismo" deitzen da eta 2008an hip-hop disko hoberenaren saria jaso zuen "Premios de la Música" sarietan. Kantari esanguratsua da La Mala Rodriguez eta arrakastaren gorenean ibili da beti "Tengo un trato" moduko abestiekin. Harroa eta zuzena da bere musika eta abesteko modua ere. Hip-hop generotik kanpo soinu atenporal bat lortzen du burutzen duen disko bakoitzeko, beti ere estilo ireki batean mugituz.


 

music_09_04_02"Pertsonaiak ez du pertsona jan" esamoldeak dioen bezala, La Mala beti saiatu izan da berezkoa duen estilotik haratago joaten. Bere aurreko diskoa "Alevosía" deitzen zen, 2004an plazaratua eta denbora guzti honetan kontzertu bereziak ematen aritu izan da jaialdi garrantzitsuenetan parte hartuz. Bere ahotsa eta kantaera hobetzeaz gain abestiak eratzeko orduan kolaboratzaile ezberdinekin batu da, horrela, "Malabarismo" diskoko ekoizpena Griffi -Solo los Solo-, DJ Rectangle (DJ de Warren G), Sr. T Cee eta Giggi Mantequiggia lagunen artean banatu du.

 

Disko arrakastatsu honetan Tego Calderón ere izan du lagun -reggaeton estiloaren erregea- eta Raimundo Amador gitarrajolea ere aritu da "Te convierto" kantua abesten eta "Déjame entrá" abestian gitarrak sartzen.

Hauekin batera aipatu Julieta Venegas kantaria ere aritu dela "Tiempo pa pensá" kantuan abesten.

La Mala Rodriguez kantariaren abestietan funk eta flamenko doinuak entzuten ditugu hip-hop doinu sendoekin nahastuak.

Emakume kementsua gizonez beteriko hip-hop musikaren eszenan.

 

 

 

Gotzon Uribe

2009, Apirila 03