Sei urte taldea disko berriarekin dator

Gotzon Uribe

Berrizeko taldeak “4” disko berria plazaratu berri du.

Pop doinuak maite dituzte baina rock’n’rollak ere badu tokia euren abestietan. Baga-Biga diskoetxe bizkaitarrarekin plazaratu dute euren laugarren diskoa, aurrerapauso bat. Lasaitasunez buruturiko diskoa da Elortza anaiak buru dituen taldeak atera duena. Gitarra doinu indartsuak, melodía alaiak eta ahots zainduak ditugu entzungai disko berrian. Ingalaterratik datorren pop musika gustoko dutela nabaria da, hala ere, Estatu Batuetako power-pop taldeen eraginpean egineko abestiak ere azaltzen dira.

Aurreko diskoa “Zuzenean” izenburupean plazaratu zen eta Durangoko Plateruena Antzokian emandako kontzertu batean oinarritua zegoen. Bertan “Superstar”, “Amaigabeko gaua” edota “Zu” moduko abestiak azaltzen ziren. Izurrai eta Martxoak 31 taldeetan ibili ondoren, Sei Urte moduan bataiatu zuten euren burua, geroztik 10 urte baino gehiago daramate musika munduan. Tarte honetan hainbat kontzertu eman dituzte, Euskadi Gaztea irratiko maketa lehiaketa bat irabazi ere eta lau disko plazaratu; bi Metak zigiluarekin eta beste bi Estoldetan diskoetxearekin, taldeak sorturiko zigilua.

Disko berria taldeak duen estudioan grabatu dute eta Baga-Biga diskoetxeak banatzen du. Bertan Mambat Beat eta Txuma Murugarrenekin aritzen den Rafa Aceves pianojolearen kolaborazio izan dute eta baita Mónica Arévalo, Aitor Agirre, Sean Martínez eta Diana Labrador musikariak.

Taldea Jokin Elortzak (gitarra eta ahotsa), bere anai Julenek (baxua), Ekainek (bateria) eta Ene Bada eta Sen taldeetan aritutako Iñaki gitarrajoleak osatzen dute. Abestien letrei buruz, taldeak historia ezberdinak kontatzen eta islatzen ditu bertan, letra zuzenak eta ulerterrazak dituztelarik.

Abesti rockeroak pop ikutuarekin maite dituenak entzun beharreko disko ederra plazaratu du Sei Urte taldeak

Hurrengo kontzertuak:

Ekainak 06: Plateruena. Durango.
Ekainak 24: Berriz. Txosnak.
Irailak 04: Plazan. Lekeitio.

seiurte__4581

Gotzon Uribe

2009, Ekaina 03