Barricada. Denboraren etorria.

Gotzon Uribe

la-tierra-esta-sorda-barricada
 

"La tierra está sorda" izeneko disko berria kaleratu dute Barricada-koek. 1936ko Gerra Zibila oinarri gisa hartuta, memoria historikoa hartu du ardatz talde nafarrak kantu berriak osatzeko.

18 abestik eta 184 orriko liburuak osatzen dute lan kontzeptual hau, 36ko altxamendu faxista abiapuntu duena. Garai hartako literatura baliatu dute horretarako eta, esaterako, izenburua, "La tierra está sorda" Luis Cernudaren "Remordimiento en traje de noche" poematik hartutako esaldia da eta, esan bezala, disko liburu honek gai bakarra du ardatz: Espainiako Gerra Zibila. Liburuak El Drogasek abestietan mintzagai dituen istorioen dokumentazioa dakar. "Sotanas", "Llegan los cuervos" edo "Las trece rosas" dira abestiotako izenburu batzuk.

"La tierra está sorda" disko-liburua Dro diskoetxeak plazaratu du. Diskoaren grabazioa Nafarroan egin zuten baina nahasketak egitera Helsinkira jo zuten Drogas-ek eta bere taldekideek maiatzaren amaieratik ekainaren erdialdera bitartean. "Por la libertad" kantua da diskoa aurkezteko darabilten abestia. Taldeak bira luze batean murgilduko da non disko berriko abestiak aurkeztuko dituzte eta garai bateko taldearen abesti esanguratsuenak jo ere.

Gotzon Uribe

2009, Azaroa 16