Lendakaris muertos. Iruñatik datoz punka eta umorea

Gotzon Uribe

lendakaris-muertos-kontaizu

Iruñan sorterria duen taldea da Lendakaris Muertos. Punk estiloa jorratzen dute, arina eta abesti laburrak melodiaz beteak abestera bultzatzen dutenak. Nabarmen gailendu dira bere hitzetan erabiltzen duten ironia, satira eta konplexu gabeko umorea direla medio. Umorea, probokazioa, kritika soziala etab. Dead Kennedys taldearen omenez jarri zioten bere buruari Lendakaris Muertos izena eta beren aurreko diskoetan argi azaltzen da punk musikarekiko daukaten zaletasuna, Ingalaterrako 77ko punk doinuak, Sex Pistols taldearen eragina...

Taldea sortu eta 5 hilabetetara, 2004ko ekainean, bere lehen maketa zena grabatu zuten Dikers taldeko Iker Piedrafitarekin. Maketa hau bere web orrian dohainik eskuratzeko aukera jarri zuen taldeak eta handik gutxira 20.000 jeitsiera baino gehiago izan zituzten. Bertan azaltzen ziren abestiak zirela eta, orduantxe hasi ziren zer esana ematen, besteak beste "Gafas de pasta", "El problema vasco" edota "Veteranos de la Kale Borroka" moduko kantuekin.

Handik gutxira Gor diskoetxe nafarrarekin sinatzen dute eta gerora bertan argitaratu dituzte beraien lan guztiak.

Orain bere lan berria den zuzenekoa aurkezten digute. Urriaren 23an eta 24an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan grabatutako Cd eta Dvda dira. "Directo a los güevos" taldearen zuzeneko baten isla fidela da. Euren ibilbidean laugarrena den hau arrakasta bilduma bat dugu, honenbestez ez du abesti berririk jasotzen. Hogeita hemeretzi kantu potente geldiunerik gabe eta bata bestearen atzean jasotzen ditu diskoak. Dvdaren irudiek argi uzten dute taldeak zuzenean transmititzen duen indarra.

Gotzon Uribe

2009, Abendua 13