Deabruak Teilatuetan. Azken txanpan

Gotzon Uribe

deabruak-teilatuetan-kontai

Baldin eta badago Euskal Herrian pop doinuak maisuki landu dituen talde bat, hori Deabruak Teilatuetan taldea da. 90. hamarkadan AEBatuetatik zetorren rock alternatiboaren eraginpean, abesti eta disko ederrak plazaratu zituzten. Lan haietan rock doinu mardulak pop melodía ederrekin bat egiten zuten.

Euskal Herria ez da inoiz izan pop musikaren zentrua eta ez da izango ere, hala ere Deabruak Teilatuetanek koherentziaz, goi mailaz eta abesti ederrez osaturiko ibilbide musikala burutu du.

Taldea 10 urte geldirik egon ondoren orain dela pare bat urte plazaratu zuten "1973" disko berria. Tolosako laukote honek 1995ean argitaratu zuen lehen diskoa, "Itsumutugor". Bi urtera iritsi zen bigarren lana, "Zein da zein?". Ikasketak eta lan kontuak tarteko, taldea alde batera utzi egin behar izan zuten. 1998an izan zen hori. Urte hartan plazaratu zuten "Deabruak guarda", bitxikeriaz osaturiko diskoa (zuzeneko kantak, argitaratugabeak, lehen maketa). Gero arte esateko modua izan zen. Hiru disko haiek Esan Ozenkirekin plazaratu zituzten. Aritz Mendieta (kantaria), Iñigo Arruti (baterijolea), Joni Ubeda (baxua) eta Imanol Ubeda (gitarra). Gerora Ubeda anaiek Bide Ertzean taldea sortu zuten Fran Iturbe eta Karlos Arantzegi lagunekin.

Kontua kontu Deabruak Teilatuetan taldeak berriz ere beste isilune bat hartuko du. "1973" diskoaren birako azken kontzertua datorren urtarrilaren 21ean eskeiniko dute Bilboko Kafe Antzokian. 10 urte inguru igaro dira azkenengoz Bilbon jo zutenetik. Dudarik gau berezia izango da honakoa.

 

 

Gotzon Uribe

2009, Abendua 13