Kaleginez. Beti gazte

Gotzon Uribe

kaleginez

KALEGINEZ

Beti gazte

Itzulerarik gabeko bideari ekin zion Kaleginez taldeak pasa den urtean. Besteak beste, Vendetta, Dubet edo Alkaloide taldeetan ibilitako lau musikarik abentura berri bat hastea erabaki zuten. Hasi eta nola gainera. Urtebeteko ibilbidea beteta nafarrek "Bueltarik gabe" izeneko lehendabiziko diskoa auto-ekoiztu dute. Diskoko hamaika kantuek dute freskotasuna, eta nabari da eskarmentua dutela konposatzerako garaian.

Kaleginez nafarren proposamenari dagokionez, nabarmendu behar da NOFX, Lagwagon, No use for a name, The Offspring eta estiloko talde amerikarren eragina dutela. Alegia, aurrez Leihotikan, Ezinean, Sarkor, Mantisa edo Hesian gisako taldeek oinarrian harturiko Kaliforniako punk rock melodikoa atsegin dute. Gaur egun, taldea Iñaki Garmendia (gitarra, tronpeta eta ahotsa), Xabier Garmendia (gitarra eta ahotsa), Julen Arratibel (baxua eta koroak) eta Angel Gorospek (bateria) osatzen dute.

Kaleginez 2008an sorturiko punk-hardcore melodiko talde bat da. Taldekideek musikaren munduan eskarmentua ere badute. Ibilbide ezberdinak jarraitu dituzte taldea sortu aurretik. Entseguak egiten ordu ugari eman eta gero, taldeak estilo ezberdina eta freskoa sortzea lortu du, bai erritmo aldaketei bai bat-bateko isilune laburrei garrantzia handia emanez. Taldeak 2008ko Maiatzan estudioko bere lehen hiru kantak grabatu ondoren Sakanatik kanpo kontzertuak ematen hasi, eta 2009ko Irailan, "Buletarik gabe" izeneko lehen lan osoa kaleratu zuten.

Euskal Herrian puri-purian dagoen estiloa da gazteen artean. Abesti laburrak, arinak, energiaz beteak eta melodia biziak azaltzen dituztenak. Etorkizun oparoa dauka nafarroako talde gazteak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gotzon Uribe

2010, Urtarrila 20