Proposamen (ez lizunegia)

Udane Goikoetxea Bilbao

letra-2010-04-29

 

Eta idazteko asmoa euki ezkero egunerokoan idazteko proposamena da hau.

Egunero ez bada be gustuko egunerokoa (kuaderno txiki bat esate baterako) aukeratu eta idatzi. Batzutan oso labur, besteetan luze, inoiz txikle paper bat itsasi...edo autobuseko txartela...

Entrenamendu bikaina da. Hori gitxi balitz, esango dogu papera dala memoriarik onena.

Aitortuko deutsuet...oraingoan ez dot sarriegitan idazten...

Defentsa mekanismoen engranajeak?

Entrenatu egin behar dot. Horman gora, ia zeruraino. Eta han goian idatziko dot zure azalean...

Sinpleki.

Sinpleena da konplikatuena.

Segunduak, minutuak, orduak, asteak, hilabeteak, egutegiko orriak banan-banan...Badoaz, joanean doaz. Ez dira itzuliko.

Denporea ez dago esperoan, egia da. Eta badakigun arren, sarritan hausnartzen dogun arren, ez dogu ulertzen, onartzen?

Baina bardin da, joanean.

Esaten da, topiko egin arte gainera, ezinezkoak diren errealidade posibleak edo ezposibleak uraren modukoak dirala. Gura eta ezin.

 

Mosuak mezu honetan....

Proposamena (ez lizunegia)

 

 

Udane Goikoetxea Bilbao

2010, Apirila 29
Arloa: Arteder