Udagoieneko hitzordua

 

Udagoienerako hitzordua

Ikasturtea hastearekin batera, bi urterik egin ohi duen bezala, ate joka dugu  Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Urriak 1ean hasi eta abenduaren 16ra bitartean hamar bertso saio egongo dira, hiru fasetan banatuta: kanporaketak, finalaurrekoak eta finala.

Aurtengo edizioak sei kanporaketa izango ditu, Udabarria Bertsotan sailkapen fasetik sailkatutako 30 bertsolari eta 2021eko finalaurrekoetan abestu zuten sei bertsolari entzun ahal izango dira kantuan.

Bizkaiko lurraldeko sei eskualdeetara iritsiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2023 hilabete honetan zehar eta helburuen artean bertsogintzaren oinarria finkatu eta garatzea. Horretarako txapelketaren plazak bertsolariei euren bertsokeran garatzeko aukera eman gura die Txapelketak, leku, bertsokide eta entzule desberdinak edukitzeko eta honek dakarren indarraldia aprobetxatu,bestelako Bertso saioetan eragiteko.

 

Lehen fasea beraz, honela geratu da:

 

KANPORAKETAK

Urriak 1, Mungia.

- Araitz Katarain Mugarza (Mallabia)
- Izaro Bilbao Arostegi (Mungia)
- Koldo Muñiz Aldamizetxebarria (Ibarrangelu)
- Mikel Goiriena Larrazabal (Mungia)
- Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa)
- Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño)

Urriak 8, Gernika-Lumo.

- Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga)
- Bittor Altube Sarrionandia (Abadiño)
- Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo)
- Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga)
- Julen Ibarguengoitia Ordorika (Gernika-Lumo)
- Mikel Retolaza Etxebarria (Busturia)

Urriak 15, Arrigorriaga.

- Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar)
- Iker Uriarte Urrutia (Bermeo)
- Inazio Vidal Gurrutxaga (Erandio)
- Iruri Altzerreka Martinez (Garai)
- Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein)
- Lurdes Ondaro Mallea (Munitibar)

Urriak 22, Erandio.

- Ander Sarriugarte Garcia (Durango)
- Garazi Navarro Ugarteburu (Amoroto)
- Igor Galarza Intxausti (Abadiño)
- Imanol Uria Albizuri (Algorta)
- Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela)
- Unai Mendiburu Valor (Algorta)

Urriak 29, Igorre.

- Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio)
- Asier Galarza Garai (Muxika)
- Eneko Aldana Carrasco (Forua)
- Janire Arrizabalaga Munduate (Gernika-Lumo)
- Jone Larrinaga Dañobeitia (Mungia)
- Oihana Bartra Arenas (Bilbo)

Azaroak 1, Lekeitio.

- Aitor Arrutia Azkueta (Orozko)
- Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo)
- Eneko Abasolo Txabarri Abarkas (Iurreta)
- Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo)
- Maite Sarasola Isazelaia (Deustu)
- Peru Irastortza Santxo (Algorta)

Fase honetatik kanporaketa bakoitzeko irabazleak eta puntuazioz sailkatutako bost bertsolarik abestuko dute 2021. edizioko zazpi finalistekin batera. Hiru finalaurrekoak Berriz, Santurtzi eta Lemoan izango dira. Aurrerago izango dugu honen berri.

Iñaki Iturriotz

2023, Iraila 29
Arloa: Bertsoleku