Señora Sariketako II. edizioa

Maiatzaren 14 eta 21ean izango dira kanporaketak eta ekainaren 4an finala.

Emakume bertsolarien eta emakume bertsozaleen arteko sarea indartzea helburu nagusitzat hartuta sortu zen iaz sortu zen sariketa berri hau eta arrakasta handia izan zuen. Lehenengo edizioa Amaia Agirrek jantzi zuen “pamela”

Tokiko herri eragileen eta mugimendu feministako kideekin elkarlanean, bertso plaza berriak sortu eta emakumeei zein azpiratutako identitateei ikusgarritasuna emateko asmoa dauka. Emakume bertsolariek elkarrekin kantatzeko aukera izango duten guneak sortu nahi ditu eta hauek plazan duten presentzia aregotzea da ekimenaren helburuetariko bat.

Sariketaren @senorasariketa izenak emakume indartsua eta ahaldundua izatearekin dauka zerikusia eta hori aldarrikatu nahi da.

Lehen kanporaketa izango da Hendaiakoa, eta bigarrena maiatzaren 21ean jokatuko da Laudion. Azkenik, ekainaren 4an izango da final handia Leitzan..

Hamalau bertsolarik hartuko dute parte. Lehen kanporaketan, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Euzkitze, Ekhiñe Zapirain Arlegi, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Josune Aramendi Perez eta Paule Loizaga Legarra ariko dira kantuan. Hendaiako Enbata gaztetxean izango da saioa, 17:00etan.

Bigarren kanporaketan, Andere Arriolabengoa Bengoa, Ane Beloki Lopez, Ane Labaka Maioz, Irati Anda Villanueva, Leire Vargas Nieto eta Sarai Robles Vitaizango dira Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktoriako oholtzan, 18:00etatik aurrera.

Finala Leitzako Herri Aretoan izango da, 17:00etan. Kanporaketa bakoitzetik sailkatutako bi bertsolariek abestuko dute, baita gonbidatu bereziak diren bi "señorek" ere; eguna iritsi aurretik iragarriko dira ohorezko bi parte-hartzaile horiek nortzuk diren.

Sarrerak eskuragai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian

Iñaki Iturriotz

2022, Maiatza 03
Arloa: Bertsoleku