Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

“Ura, egurra eta harria. Errekako ura errotara ekarri eta errotarria bueltaka-bueltaka jartzen du, etenik gabe, egun eta gau. Aleak apurka-apurka eroriko dira” dio txapelketaren aurkezpen orriak eszenatoki atzean ikusten den irudiari erreferentzia argia eginez. Aleak apurka etorriko badira, astez aste txapelketak egin duen bidea eta egingo duena dakargu lerro hauetara.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen final-zortzirena Oñatiko Santa Ana Antzokian jokatu zen eta Haritz Mujika asteasuarrak lortu zituen puntu gehien. Beraz, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. 

Amasa-Villabonako Gurea Antzokian izan zen bigarren final-zortzirena. Beñat Iguaranek lortu zituen. Beraz, urriaren 19an Andoainen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. 

Hirugarren final-zortzirena Ordiziako Herriko Antzokian egin zen eta Beñat Lizasok lortu zituen puntu gehien. Beraz, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. 

Laugarren final-zortzirena Zumaiako Aita Mari Zineman izan zen. Gorka Maizek lortu zituen puntu gehien. Beraz, urriaren 26an Eibarren jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. 

Zumarraga-Urretxuko Zelai Arizti Aretoan bosgarren final-zortzirena jokatu zen. Unai Mendizabalek lortu zituen puntu gehien. Beraz, urriaren 19an Andoainen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren seigarren final-zortzirena Elgoibarko Herriko Antzokian jokatu zen. Ane Labakak lortu zituen puntu gehien. Beraz, azaroaren 2an Azkoitian jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. 

Azken final zortzirena, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur etxean izango da. BertanAitor Salegi Martija,Eneko Araiztegi Agirre, Iñaki Zelaia Irazusta, Mikel Artola Izagirre, Oier Aizpurua Olaizola eta Unai Izagirre Etxeberria izango dira kantari. 

Datorren fasea

Hogeita hamar bertsolarik jokatuko dute fase hau: 2015eko Gipuzkoako Txapelketan finalera sailkatu eta aurtengo txapelketan izena eman duten sei bertsolariek eta final zortzirenetatik sailkatuko diren hogeita laurek. Lehen aldiz entzun ahal izango ditugu aurtengo txapelketan kantuan Iñaki Apalategi, Agin Laburu, Jon Maia, Alaia Martin, Oihana Iguaran eta Beñat Gaztelumendi. 

Andoain Irun, Eibar, Azpeitia eta Azkoitia izango dira txapelketak bisitatuko dituen herriak. Aldiz, honakoa izango da bertsolariek egin beharreko lana:

Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.

Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.

Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.

Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.

Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera, eta puntu gehien eskuratzen dituzten hamahiru bertsolariekin osatuko dira finalaurrekoak.

 

 

Iñaki Iturriotz

2019, Iraila 30
Arloa: Bertsoleku