Dena dakigu legamiaren inguruan?

Kontaizu

2019, Apirila 22
Arloa: Big Bang

Gure bizitzan legamia askotan agertzen da baina benetan ezagutzen al dugu zer gertatzen da? Erreakzio kimikoa azter dezagun!

Legamia denok ezagutzen dugu, hainbat elikagaietan aurkitzen baita, adibidez, ogian, bizkotxoan, magdalenetan, galletetan...  errauts itxura du, solido egoeran dago eta elikagaien bolumena (V) igotzeko erabiltzen den produktua da. Baina zer dakigu legamiari buruz? Bolumenaren igoera hori magia da edo kimikarekin dauka zerikusia? Goazen aztertzera.

 

3 NaHCO3  +  C6H8O7  =  Na3C6H5O7  +  3 CO2  +  3H2O

 

Bikarbonatoko hiru molekula eta azido zitriko molekula batekin  sodio zitrato molekula bat, karbono dioxido hiru molekula eta ura hiru molekula ateratzen dira.

 

Erreakzio kimikotik sortzen den CO2 gasa oretik ateratzen saiatzen da baina oreko likatasunarengatik ezin da atera. Horregatik orean burbuila batzuk ikusten ditugu. Hauek orea igoarazten duten airezko “poltsa” txikiak dira.

Legamiaren erreakzio kimikoa