Auritz

Gotzon Uribe

2018, Abendua 02
Arloa: Barri music
Auritz

Joan den azaroaren 30ean plazaratu zuen Auritz talde bizkaitarrak bere bigarrengo lana. “Laino eder hori” izenburupean aurkezten den disko-liburua da esku artean duguna. Autismoaren Espektro Nahasmena (AEN) izeneko gaixotasunaren atzean dagoen istoria da Auritz taldearena. Mikel Bizar  -Idi Bihotz, Jare- musikari bilbotarrak zuzentzen duen taldea da Auritz eta lan honetan literatura eta musika uztartzen dituzte. Ezinbesteko pertsonaiak dira Maren ama eta Auritz izeneko semea. Auritzek zazpi urte zituela Autismoaren Espektro Nahasmena (AEN) diagnostikatu zioten. Marenen azken oroitzapenetik sortzen da dena. Alzheimer gaitzarekin dago egoitza batean, eta bere bizitzako hogei urte gogoratzea lortzen du. Urte horietan Auritz semearekin batera arrosa beltzaren bilaketa luze eta zailaren ibilerak berreskuratzen ditu.

200 orrialde ditu “Esa Maravillosa Niebla” liburuak, eta gaztelaniaz argitaratu dute. Taldearen helburua irakurle zein entzuleak sentsibilizatzea da AEN gaitzaren aurrean. Toti Martinez de Lezeak idatzitako prologoak ematen dio hasiera istorioari.

Diskoari dagokionez, euskaraz abesturiko 14 abestik osatzen dute, non doinu gogorrak eta arinak lasaigo eta balada kutsukoekin uztartzen dira.

Taldea Mikel Bizar (ahotsa), Gorka Bizar (gitarra eta koroak), Kapi Guarrotxena (gitarra eta ahotsak), Jorge Murillo (baxua) eta Ibon Jordan (bateria) lagunek osatzen dute. Diskoa Bilboko TAOM estudioan grabatu dute eta lagun ezberdinen partaidetza ere izan dute, kasuan kasu, Asier Enbil (Asgarth), Ibai Marin (Hira ohia), Ekaitz Garmendia (Legen Beltza, Extinction), Dani Perez (Beforce ohia) eta Laura Perez