Getxoko Komiki Azoka

letrArt

2018, Urria 13
Arloa: Arteder

Getxoko Komiki Azokaren 17. ekitaldia izango da aurten, eta dagoeneko, komiki zaleen nahitaezko topagune bihurtu da, Euskal Herrian ez ezik, bai eta hemendik kanpo ere. Azoka urriaren 19tik 21era izango da, eta bi arlotan banatuta egongo da; alde batetik, alde komertziala, salmenta-guneak izango dira Areetako Geltokia plazan eta bertan mercandisinga, azken nobedadeak, komiki zaharrak, bildumagileentzako produktuak eta abar aurkituko ditugu. Beste alde batetik, jarduera-egitarau zabala antolatu dute Romoko Kultur Etxean. Hiru egun horietan, nobedadeen aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak eta tailerrak izango dira.

Gainera, artista ospetsuen bisita ere izango da, eta haien sinadura jaso edo euren hitzaldiak entzuteko aukera izango dugu. Besteak beste, honako hauek bisitatuko dute azoka: Jason Lutes, Nazario, Camille Jourdy, Marcos Martin, Natacha Bustos, David RubĂ­n, Mamen Moreu, Anabel Colazo, Dario Adanti, eta beste asko. Sinaketa-txandak ere egingo dituzte egileek.

Eta ez hori bakarrik, erakusketak ere izango dira hilabete osoan zehar: David Leone, Euskal Komikia 1975-2017), Asisko eta Marcos Martin.

Komiki tailerrak ere izango dira helduentzat eta haurrentzat.

Bereziki zale nahiz oso zale ez direnentzat ere aukera aparta da bineten mundu horretara hurbildu eta gozatzeko.