#STOPbuloerrefuxiatuak

Kontaizu

2018, Urria 12
Arloa: Arteder

UNRWA Euskadik argazki lehiaketa bat antolatu du Instagram sare sozialaren bidez errefuxiatuen eta bereziki, Palestinako eta Ekialde Hurbileko errefuxiatuen inguruko mitoak apurtzeko.

UNRWA Euskadik argazki lehiaketa bat antolatu du Instagram sare sozialaren bidez errefuxiatuen eta bereziki, Palestinako eta Ekialde Hurbileko errefuxiatuen inguruko mitoak apurtzeko.
Lehiaketa EAEko 12 eta 17 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzenduta dago. Parte hartzaile bakoitzak nahi adina argazki aurkeztu ahalko ditu betiere lehiaketaren gaiarekin lotuta badaude eta errefuxiatuen edo emakume errefuxiatuen errealitatea azaltzen badute, beraien inguruan dauden aurreiritziak eta usteak apurtu edo nabarmenduz.

Lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 1ean hasi eta azaroaren 16an amaituko da. Hiru argazki onenek saria izango dute. Irabazleak Go-pro kamera bat eta osagarri sorta bat jasoko du , eta bigarren eta hirugarrenak berriz, Go – pro kamera bat.
Gainera, jasotako argazkietatik 15 aukeratuko dira, hiru irabazleak barne, eta erakusketa bat osatuko da urtebetean Gazteleku ezberdinetan ikusgai egongo dena eta baita UNRWA Euskadiko web orrian ere.

Infomazio gehiago: hemen