Juul kanpainako bozkatuenak

letrArt

2018, Maiatza 26
Arloa: Letra Dantza

Euskal Herriko ikastoletako haur eta gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatzeko antolatzen da Juul kanpaina.

Euskal Herriko ikastoletako haur eta gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatzeko antolatzen da Juul kanpaina. Hauteskunde literario horretan, gustuko dituzten euskarazko liburuak eta ilustratzaileak aukeratzen dituzte ikasleek. Aurten, honako hauek izan dira liburu bozkatuenak:

A kategorian, Veronique Caplainen Otsoaren ipuina, Steve Smallmanen Afaltzera etorri zen arkumetxoa eta Olga de Diosen Munstro arrosa.

B kategorian, Joana Zigandaren Ni neu galtzeta, Nuria Figuerasen Oilo txikia eta Paddy Rekalderen Kartoizko kaja.

C kategorian, Castillo Suarezen Agur, Agur!, Ana Jakaren Ixon eta Roberto Garcíaren Futboleroak 1 - Lokartutako arbitroen misterioa.

D kategorian, Estibaliz Vivancoren Argixorgin, Toti Martínez de Lezearen Nur eta Irlandarako bidaia eta Lur Gallastegiren Uda bat Senegalen.

E kategorian, Jasone Osororen Eskularru beltzak, Jon Arretxeren 19 kamera eta Igor Elortzaren Margolanak.

Ilustraileen kasuan berriz,

Jose Luis Landa eta Ivan Landa

Iosu Mitxelena

Joseba Larretxe "Josevisky"

Eider Eibar

Jokin Mitxelena