Inun

Gotzon Uribe

2018, Apirila 14
Arloa: Barri music

Martxoaren bukaera aldera plazaratu zuen Inun kanatari zornotzarrak bere lan berria, “Aingurak” diskoa.

Mikel Inunziaga musikaria aurkitzen dugu pop eta folk musika uztartzen dituen proiektu honen atzean. Bere ibilbideko hirugarren lana du eta kantu sendo eta osatuekin datorkigu lan berrian.

Bakarka ezagutu genuen Inun, kitarra lagun zuela kantagintza formatuan aurkezten zuen bere burua 2014ko “Berreginez” lanean, handik bi urtetara “Da Nola” diskoa plazaratu zuen. Zuzenean taldearekin ikusteko aukera ere izan dugu, hala nola, produkzio landuago eta biziago bat aurkitzen dugu “Aingurak” lanean. Diskoaren izenburua Jon Benitoren “Aingurak Erreketan” poematik hartua dago. Lan berria Benito beraren zenbait poema ere azaltzen dira eta zortzi abestiz osaturiko diskoan Iñaki Mendizabal eta Iñigo Astizen testuak ere aurkitzen ditugu.

Pop doinuetan murgiltzen da bere kantagintza eta garai bateko ikutu ilunak nolabaiteko argitasuna daukate abesti berrietan. Barrura begira baino kanporantz azaleratzen ditu bere sentimenduak Inun kantariak. Lan ederra eta biribila esku artean daukagun “Aingurak” diskoa.