Laburbira 2018

letrArt

2018, Martxoa 14
Arloa: Arteder

Euskarazko film laburren zirkuituak 15. edizioa beteko du 2018an.

Otsailaren 28tik (Bergara) martxoaren 28ra bitartean (Arrasate), hemen eta euskaraz sortutako film laburrak erakutsiko ditu herriz-herri. Guztira 29 herri bisitatuko ditu, tartean Londres, Paris eta Valentzia. Zirkuitu honen helburua da jendeari Euskal Herriko ikus-entzunezko produkzioaren berri ematea. Hamabost urte daramatza zirkuitu ibiltari honek euskarazko sortzaileen lana ezagutarazten.

2017an zehar jasotako proposamen guztien artean, 8 film labur aukeratu dira XV. Laburbiran zabaltzeko. Umorea, intriga, kritika, gure historiari begirada, kulturaren eta hizkuntzaren transmisioari keinua, horixe da, besteak beste, aurten ikusi ahal izango dena.

Filmetako bat izan ezik (“Zulo”) beste guztiak 2017an sortutakoak dira. Denen artean ordu eta laurdeneko emanaldi bat osatzen dute. 2017an zehar sortzaileek bidalitako lan guztien artean aukeratu zituzten Euskaltzaleen Topaguneko kideen artean, ikus-entzunezkoetan aditu bat tarteko, zenbait irizpide oinarri hartuta.

Nabarmentzekoa da 20-25 urteren bueltako gazteek egindako filmak ugaritzen ari direla Laburbiran. Kameratoiko lehen saria irabazten duen lana zuzenean sartzen da Laburbira zirkuituan (aurten “Tazan” lana).

Zirkuitua martxan den arren, oraindik badira hainbat aukera proiekzio horiek ikusteko: Soraluze, Valentzia, Zumaia, Hondarribia, Areatza, Arespalditza, Oñati, Azkoitia, Basauri, Hernani, Biasteri, Igorre, Mutriku eta Arrasate.

Kartelera

Egutegia