Arabako taldekako txapelketari begira

Iñaki Iturriotz

2018, Otsaila 11
Arloa: Bertsoleku

2010. urtean antolatu zen lehen aldiz eta zortzi urte pasatu ondoren bi urteroko zitari hutsik egin gabe dator.

Martxoaren 17ko finalera sartzea helburu izango dute 59 bertsolariz osatutako hamalau taldek.

Bertso kuadrilla edo bertso eskola bereko jendea dira taldeetako partaide. Taldeetan, gutxienez hiru bertsolari eta gutxienez sei ariko dira kantuan. Hauetaz gain, gai-jartzaileak,epaileak,soinu-ekipo eta bideo arduradunak, argazkilari/kazetariak eta musikariek osatuko dute taldea.

Liga urtarrilean eta otsailean izango da eta saio bakoitzean hiru edo lau talde arituko dira. Lau ligak horrela daude antolatuta:

  • A liga: Tribitu (Legutio), Txandrio (Arabar Errioxa), Bapateroak (Gasteiz)
  • B liga: Errekaleor bizirik!, Aramaixoko sobrak, Egurra saltzen (Zalduondo), Kakiturri (Gasteiz)
  • D liga: Mendialdeko mitxarroak, Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Alfreedo (Aiaraldea)
  • E liga: Sumendi bete poto (Gasteiz), Ezustean eusten (Lautada), Errexala (Gasteiz), Azken balaDA (Urkabustaiz)

Hiru finalaurrekoetara sei talde sailkatuko dira. Liga bakoitzeko irabazleak, eta bi talde sailkapenaren arabera. Hiru onenek jokatuko dute finala martxoaren 17an.

IDATZIZKOA

Bat-bateko txapelketan kantatzen ez duten bertsolariek idatzizkoan parte hartzeko aukera izango dute. Lagunartean bertsoak idatzi, eta herrian antolatuko den saioan jende aurrean abestuko dute. besteak beste: euskara elkarteak, mintzalagun taldeak, lagun kuadrillak, gazte asanbladak, euskaltegiak, bertso-eskolak, abesbatzak, gaztetxeak, musikariak… eman dute izena idatzizko txapelketan.