Izaro

Gotzon Uribe

2017, Abendua 25
Arloa: Barri music

“Paradise” abestiarekin ezagutu genuen lehenengoz Izaro Mallabiko kantaria 2015ean.

Ahots samur eta sarkor harekin aritu zen Bilboko Kafe Antzokian Maika Makovskirekin batera, bakarka. Geroztik kantari gaztearen ibilbidea handitzen joan da, etengabe.

“Om” izenburupean bere lehen lana plazatu zuen, pop ikutuko abestiak batzen ziren bertan, folk musikaren etorria eta kantagintzan aritutako emakume ezberdinen erreferentziak biribiltzen zuten lana. Kontzertu ugari eman ditu disko honekin eta bere izena ezagutaraztera emateko balio izan dio. Momentu goxoa bizitzen ari da. Datorren urteko otsailean plazaratuko da bere disko berria, “Eason” izenburua eramango duena, Donostian bizitako egunei erreferentzia egiten dion izenburua.

Lan berriaren oinarria bere burua aurkitzen duen unean dago, disko horretaz doa, norbere burua aurkitzeaz. Izaro Andresen kasuan Donostian denboraldi batez bizitzeko aukera izan zuen eta egun haietan igarotako sentsazioek eraman diote lan luzea osatzera. Aipatu ere azken urtean Iker Lauroba Donostiako musikaria izan duela bidelagun zuzenean eskeinitako emanaldietan.