Final aurrekoen bigarren itzuliaren atarian

Iñaki Iturriotz

2017, Azaroa 19
Arloa: Bertsoleku

Gero eta gutxiago falta da jakiteko BECeko final handian, abenduaren 17an zein zazpi bertsolarik osatuko duten egungo txapelduna den Amets Arzallusekin zortzikotea. Hiru final aurreko geratzen dira bigarren itzuli honetan eta abenduaren 2an Iruñean jakinaraziko dira izenak.

Finalaurreko lehen itzulitik finalaurrekoen bigarren bueltan hemezortzi bertsolari arituko dira.: Saioetako irabazle izan diren: Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi,  eta. Aitor Mendiluze, Puntuazioz sailkatu diren Aitor Sarriegi, Igor Elortza, Agin Laburu, Miren Amuriza, Jon Maia, Jon Martin, Oihana Iguaran, Jone Uria, Julio Soto, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue, Alaia Martin eta Iñaki Apalategi.

Honela geratu dira banatuta hiru saioak:

Azaroaren 19an, Amurrion: Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekue.

Azaroaren 26ean, Donibane Lohizunen: Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Agin Laburu, Jone Uria, Julio Soto eta Iñaki Apalategi.

Abenduaren 2an, Iruñean: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Miren Amuriza, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta Alaia Martin.

Bigarren itzuliko lanak

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.

Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.

Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

 

.