Lukiek

Gotzon Uribe

2017, Azaroa 29
Arloa: Berba Bi

Belako taldeko kitarrakole eta kantaria den Josu Ximun Billalabeitiak daukan talde berria da Lukiek. Rock doinu indartsuak jotzen dituzte.

Nola sortzen da taldea? Belako sortu aurretik existitzen zen edo gero etorri zen?

Taldea, taberna berdinean batzen garan hiru lagunek sortu genuen. Beti musikaz berbetan eta Christian (baterijolea) tabernaria izanda, kanten zerrenda  beti guk nahi genuena izaten zen. Gure arteko elkarrizketetan ohikoa izaten zen talde bat sortzeaz berba egitea, baina berba egin bai eta bete ez beti. Orain dala urte pare bat edo, Athletic-en partidu bat ikusten kointzididu genuen hirurok. Europa Leagueko zortzirenak edo laurdenak edo ziren eta emoten zuen partidua dominatatu geneukala. Baina ez dakit zelan, azkenengo momentuan, Turinek buelta eman zion partiduari eta eliminatuta geratu ginen txapelketatik. Egun horretan eman zigun “bajoia” klabea izan zen behingoz hirurok ensaiatzen hasteko. Hurrengo egunean batu eta gure lehenengo kantua sortu genuen. Belako taldea zaharragoa da eta garai haretan Christian, All I Need taldean zegoen sintetizadoreak jotzen eta Antton (gure baxujolea) Leun taldea sortzen zebilen kitarrajole moduan.

Zuen eragin musikalen artean 90. hamarkada rock amerikar alternatiboaren kutsua nabaria da. Nondik datoz zuen eragin horiek eta zeintzuk dira?

Ba lehen esan dudan moduan, tabernan entzuten genuen hiruron artean proposatutako musika. Bakoitzak bere gustu musikalak ditu eta gauza askotan ez dugu koinziditzen edo dana dalakoa, baina 90. hamarkadan gertatutako estilo ezberdinak orokorrean, puntu amankomun ona ziren hasteko. Nahiz eta orain beste estilo batzuk ikutzen saiatu, 90. hamarkadako rock alternatiboa estatubatuarra da gure doinurik identifikagarriena, bai.

Uste dut Josu eta Anttonek arte ederrak ikasi dozuela, zuen ibilbidean garrantzia handia ahal du artearen kontzeptuak musikara ekarrita?

Arte Ederrek asko lagundu digute ikuspuntu ezberdinetan igeri egiteko eta gauzak erlatibotasunegaz ikusten. Belakogaz azaldu dogu elkarrizketaren baten, zelan erroreetatik zeozer estetikoa egiten dogun. Oso ohikoa izaten zen fakultadeko garaietan pentsaera hori. Desintentzionalidadean zeozer polita ikusten genuen eta uste dot, nolabait, gaur egun sortzen dogun musikan nabari dala.

Zer da bilatzen duzuena kantu bat sortzen duzuenean? Bilatzen ahal duzue nolabaiteko ekarpen musikal bat egitea euskal eszenara edo dibertimendu bat moduan daukazue taldea?

Ba dibertimentu eta terapia moduen sortu genuen taldea. Uste dut naturalena dala. Pertsonalki, ez dut inoiz ezer sortu euskal eszenara ekarpen musikal bat egiten dudala pentsatuz. Egie da gero, gauza asko eragingarri izaten direla jenderentzako, eta behar bada gure musikak eduki dezake eragina euskal eszenan dabilen gazte batenbatengan. Baina ez da helburu nagusia.

Zuen zuzeneko kontzertuak energiaz beterik egoten dira, hirukote bat izanda –gitarra, baxua, batería- hau asko nabarmentzen den gauza da. Zer eduki behar du zuen ustez zuzeneko on batek?

Gure ustez zuzenekoa dinamikoa izan behar da. Lehendabizikoa, gu ez aspertzea. Horrela lortuko dogu publikoa ere ez aspertzea, eta taldea eta publikoaren harteko harremana zenbat eta gertuagoa izan, orduan eta hobe. Aretoan giro on bat sortzea funtsezkoa dala uste dogu. Horretan asko laguntzen gaituzte gure lagunek. Oso publiko militantea deku Mungian, jejej. Cris, Barezi, Marina, Eneko, Nadir, Ane, Maria, Naza, Andoni... Gure kontzertuetan asko ikusten diren izenak dira eta puntu erabakigarria dira giro bero bat sortzerako orduen gure zuzenekoetan.

Musikan belaunaldi gazte bat osatzen duzue. Zer somatzen duzue Euskal Herriko gaur egungo musika eszenan?. Nola dago?. Aipatzeko mobimendu eta talde interesgarririk zuen iritziz?

Oso harro gauz gure inguruan pasatzen ari dan mobimenduegaz. Harreman oso ona daukagu inguruko talde guztiekin eta talde bakoitza elementu osagarri bat da danok egiten dugun musikarako. Danek xurgatuten dogu albokoanetik eta oso garrantzitsua iruditzen zait hori eszena on bat dauela esateko.

Gure inguru gertuan talde oso interesgarriek daude. Mungian adibidez:

Leun, Cecilia Payne, Toc, Senda, Wicked Wizard...

Bilbo inguruan ere:

Vulk, Serpiente, Mazmorra, Smoke Idols, Yellow Big Machine, Lester y Eliza...

Eta Gipuzkoaldean:

Albert Cavalier, Luma, Indian Feathers, Grande Days, Pelax, Reuben RG...

Diskorik plazaratzeko asmorik badaukazue Lukiek moduen?. Zeintzuk dira etorkizun hurbilerako zuen planak?

Maketaren bat ataretzeko ustea badaukagu. Split demo bat hain zuzen be Cecilia Payne taldeagaz. Laupa bost kanta. Gure proiektu paraleloek libreago uzten gaituenean ekingo diogu ideia honeri.

Lukiek eta Belako kenduta ba ahal zabiltzate preste proiekturen batean?

Lehen esan bezala, Anttonek Leun taldea dauka aldi berean. Christianek taldea utzi zuen, baina beti ibili da beran kabuz bakarkako proiektu elektronikoetan sartuta. Ni ere beti ibili izan naiz bakarka etxean elektronika eta musika klasika estiloko proiektuak prestatzen. Baia niretzako momentuz.